-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Gure txokoak: Biziaren igarobideko lorategia
- Photocampus
First publication date: 29/09/2021
![Loli Alonso, Psikologia Fakultateko administratzailea. UPV/EHU.](https://ehu.eus/documents/10136/32115010/gure-txokoak-loli-alonso_web.jpg/e8171b16-765b-fec6-e8cb-2e8b35e941f7?t=1632908953732)
"Hauxe da Gipuzkoako campuseko nire txokorik gogokoena. Iragaitzazko paisaia bat delako osoki, bilakabidean beti. Urtaro bakoitzean kolorez mudatzen da. Egunean zehar etengabe mugitzen da, eta, unearen arabera, protagonistak aldatzen dira: unibertsitateko bizia goizetan, eta arratsaldeetan hiriko bizia. Horrexegatik da nire tokirik gogokoena. Bizia dariolako. Gustatzen zaidalako bizia nola igarotzen den ikustea".
Hori da Loli Alonsok, Psikologia Fakultateko administratzaileak Gure txokoak atalerako aukeratu duen lekua.
Nola iritsi: 43°18'27.4"N 2°00'35.4"W