-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Jardun bikaina Enpresen Karreran
UPV/EHUko ordezkariek lepo hartu zuten podiuma emakumezkoen bikoteetan
- Kronika
First publication date: 17/10/2022
![Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariak](/documents/10136/40298578/carrera-emplresas_web.jpg/cfa4e204-42ff-9a27-962e-b5ec8373c127?t=1666254152793)
Nerea Madariaga Pisanok eta Susana Sanz Abregok osatutako bikoteak lehenengo postua lortu zuen emakumezkoen maila bikoitzean, eta Uxue Ruiz de Azúa Hernándezek eta Lola Oiarzabal Fernandezek osatutako bikoteak kategoria horretako bigarren postua lortu zuten Gasteizko XX. Enpresa Lasterketan, pasa den larunbatean arabar hiriburuaren erdialdeko kaleetan barrena lehiatuta.
Enpresa Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.
Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariek, gainera, beste aitortza bat lortu zuten proba honetan parte hartzaileen bederatzigarren talderik ugariena izateagatik.
Entrenatu eta anima zaitez datorren urteko edizioan parte hartzera!