Gipuzkoako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko graduazio ekitaldia
When and where
19/05/2023, 18:00
Location
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Ostirala, maiatzaren 19an, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian (Elhuyar plaza, 1. Donostia), UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Gipuzkoa) tituludun berrien graduazio ekitaldia izango da.
UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano Joseba Pineda eta aipatutako ikastegiko koordinatzaile-dekanorde (Gipuzkoa) Jesus Rubio ekitaldiaren buru izango dira. Bertan izango da ere Fatimetu Zenan erizaina. Honek irakaspen hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Erizainak Saharan: Ekiteko arrazoi bat’. Musika emanaldi batek ekitaldiari amaiera emango dio.
Egitaraua:
Ekitaldi Akademikoaren hasiera:
- Jesus Rubio, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko koordinatzaile-dekanordea (Gipuzkoa)
- Joseba Pineda, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
Irakaspen Hitzaldia: ‘Erizainak Saharan: Ekiteko arrazoi bat’
- Fatimetu Zenan, erizaina
Graduatu berriei aitorpena.
Ekitaldi Akademikoaren amaiera:
- Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
Musika emanaldia