-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Erakusketa: ‘Erantzunkizun Mugatua’
- Event
When and where
From: 30/04/2024 To: 10/05/2024, 11:00 - 20:00
Location
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Asteartean, apirilaren 30ean, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Bilbo), "Erantzukizun Mugatua" erakusketa inauguratuko da. Erakusketak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Masterreko ikasleekin lankidetzan egindako bost proiektu kolektibo aurkezten ditu. Erakusketa maiatzaren 10era arte egongo da ikusgai.
“Bost proposamen kolektiboek "monumentu" kontzeptua diziplina anitzeko ikuspegietatik aztertzen dute. Lan bakoitzak gizarte postmodernoan dugun erantzukizun indibidual eta kolektiboari buruz hausnartzera gonbidatzen du ikuslea, eta inguratzen gaituzten kontrol-parametroak zalantzan jartzera”, antolatzaileak adierazi dute.
Erakusketa apirilaren 30etik maiatzaren 10era egongo da ikusgai Bizkaia Aretoan. Apirilaren 30ean, maiatzaren 4an eta 9an performance bat egongo da Axular aretoan 19:00etatik 20:00etara.