-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
Eraikinen zaharberritze energetikoak planifikatzeko lehen tresna garatu dute
Bilera egin du ‘Gizarteak, prozesuak eta kulturak (VIII-XVIII. mendeak)’ ikertaldeak
- Kronika
First publication date: 20/01/2023
![Bilerara bertaratu direnen argazkia](https://ehu.eus/documents/10136/42046170/grupo-sociedades-procesos-+culturas_web.jpg/e63e248e-625b-f57c-b006-555d40a9c41d?t=1674212866016)
‘Gizarteak, prozesuak eta kulturak (VIII-XVIII. mendeak)’ ikertaldeak bilera egin du Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko gradu aretoan. Berrogeita hamar espezialista inguruk osatzen dute, arlo desberdinetakoek -gizartearen, sistema politikoen, literaturaren, artearen eta kulturaren historialariek, hizkuntzalariek, dokumentalistek eta diseinatzaileek-, eta askotariko aztergai historikoak ikertzen dituzte, Goi Erdi Arotik Antzinako Erregimenera doan epe luzearen barruan. "Gure nahia da elkarlanean ikertzea gai transbertsalak eta diziplinartekoak, berreskuratzea denboran zehar gertatzen diren aldaketa prozesuen azterketa eta estrategiak aurkitzea sortutako jakintzaren transferentziarako eta jasangarritasunerako", adierazi dute taldeko zuzendariek.
Jardunaldirako ongi etorria José Ramón Díaz de Durana eta Francesca Tinti zuzendarikideek eman zuten, UPV/EHUko Filologia eta Historia Saileko idazkari Andoni Artolarekin batera.
Ikertaldearen helburuak, asmoak, ikerketa ildoak eta proiektuak azaldu ondoren, "ikertaldea Interneten komunikatzeko IN&OUT plan operatiboa" aurkeztu zen, ikertaldean diseinuaren eta ekoinformatikaren kudeatzaile Teresa Jularrek prestatua. Planean jasotzen dira ekintza publikoak eta talde barruko ekintzak ikertaldearen eta bere kideen ekarpen intelektualak ezagutzera emateko, eta zientziaren zabalkunderako eta jakintza gizarteari transferitzeko.
‘Gizarteak, prozesuak eta kulturak (VIII-XVIII. mendeak)’ ikertaldearen bikaintasuna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak berretsi du, euskal unibertsitate sistemako ikerketa taldeen jarduerak bultzatzeko 2022-2025erako dirulaguntzen azken deialdian. Gainera, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak taldeko kideen hiru proiektu sustatzen ditu.