euskaraespañol

Image of the day

BEGIRADAK 2022-2023

  • Event

When and where

29/11/2022, 19:10

Location

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Arabako Esperientzia Gelek, ACAEXA-AEIKE elkartearekin lankidetzan, BEGIRADAK aurkeztuko dute, 2022-2023 ikasturte osoan zehar egingo den dibulgazio-hitzaldien ziklo berria.

Zikloak askotariko jakintza-arloetako adituen begiradak biltzen ditu, hala nola matematika, artea, biologia, psikologia edo hizkuntzalaritza.

Hitzaldi guztiak Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian eskainiko dira, 19:10etik aurrera, hilabete bakoitzeko azken asteartean edo azken-aurreko asteartean.

Hain zuzen ere, zikloa asteartean, azaroak 29, hasiko da, Marta Macho-Stadler Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Saileko irakasleak eskainiko duen ‘La banda de Möbius: Matemáticas que sorprenden e inspiran' hitzaldiarekin.

Sarrera librea izango da aretoko eserleku guztiak bete arte.

More information