-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘Bazen behin… arabar emakume STEM bat' lehiaketa
María Puy Portillo irakasleak parte hartu zuen CEIP Judimendi HLHI ikastetxeak aurkeztutako bideoan, lehenengo saria eskuratuta.
- Kronika
First publication date: 09/02/2023
![](https://ehu.eus/documents/10136/42408054/mujer-stem-alavesa-2_web.jpg/38916cd6-aa8b-09da-0df2-193270c06e3b?t=1675930040522)
CEIP Judimendi HLHI ikastetxeak lehenengo saria eskuratu zuen ‘Bazen behin… arabar emakume STEM bat' lehiaketan, Inspira STEAM proiektuaren barruan. Nesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzeko ekimena da, sentsibilizazio eta orientazio ekintzetan oinarritua, eta ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume profesionalek eskaintzen dutena.
Lehiaketaren bideo irabazlean María Puy Portillo irakasleak hartu zuen parte, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Nutrizioko katedraduna, UPV/EHUren Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldeko ikertzaile nagusia eta CIBEReko kidea delarik, bertako Obesitatearen eta Nutrizioaren Fisiopatologia arloan (CIBERobn), Carlos III Osasun Institutuaren mendeko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa dena. Lehendabiziko aldia da talde mentoringaren teknika erabiltzen dela, lehenengo hezkuntzako ikasleen artean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.
Saria ikasgelarako material teknologikoa zen. Honako esteka honetan ikusi ahal da Judimendi HLHIk aurkeztu zuen bideoa.