-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Ampeak Arantza Beitia saritu du
UPV/EHUko irakasleari profesional onenaren saria eman diote
- Kronika
First publication date: 17/11/2021
![Image](/documents/10136/32975708/premios-ampea-2021_web.jpg/eeac770d-ee3e-b805-4cef-72d6ca108913?t=1637150947072)
Arabako Emakume Profesionalen Elkarteak (Ampea) Emakumezkoen Talenturako sariak eman zituen, "sarituen ibilbide profesionala eta Arabako Lurralde Historikoaren garapenean, jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sorreran eta gizarte hobe eta berdinzale baten alde duten konpromisoa eta ekarpena" aitortzeko, edizio honetako epaimahaiak adierazi duenez.
Arantza Beitia Ruiz de Mendarozqueta Ekonomiako doktoreak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Analisi Ekonomikoko Saileko irakasle titularrak eta UPV/EHUko Arabako Campuseko Campusen eta Kanpo Harremanen Garapeneko zuzendari ohiak, Emakume Profesionalen Saria jaso zuen "bere dinamismoagatik, sormenagatik eta bere izaera berritzaile, eraldatzaile eta kolaboratiboagatik, UPV/EHUren Arabako Campusaren eraldaketa estrategikoan eta eta gizartea zein enpresa eraldaketan lagundu duelarik".
Sariak emateko ekitaldian, Artium museoan, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia eta Gorka Urtaran alkatea izan ziren buru. Manoli Igartua Olaechea Arabako Campuseko errektoreordea ere bertan izan zen.