euskaraespañol

Image of the day

Donostia ‘Kultura errestauratibo baten alde’ adierazpenaren sinadura

When and where

21/11/2023, 18:00

Location

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Asteartean, azaroak 21, 18:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, Nerea Melgosa Euskadiko Justizia sailburuak, Amparo López Nafarroakoak eta Gemma Ubasart Kataluniakoak Donostia ‘Kultura errestauratibo baten alde’ adierazpena sinatuko dute. UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak bultzatutako ekitaldia, Gema Varonak zuzenduta, Antonio Beristain irakaslearen omenezko XIII. Topaketa Biktimologikoaren barruan egingo da.

Sinadura-ekitaldian izango dira Aitor Zurimendi, UPV/EHUko idazkari nagusia, eta Ivo Aertsen, Lovainako Unibertsitateko (Belgika) irakasle emeritua, geroago Kriminologiaren Euskal Institutuko Ohorezko Kide izendatuko dutena, eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren kurtsoari hasiera emateko ekitaldiaren hasiera hitzaldia eskainiko duena, izenburu honekin: ‘Beste topaketa bat Unibertsitatearen eta justizia errestauratiboaren aplikazioari eta garapenari buruzko politika publikoen artean, bereziki biktimizazio larriei, biktimei eta justizia penaleko sistemei: itxaropenak eta errealitatea’; eta Nerea Melgosa Euskadiko Justizia sailburuarekin, Amparo López Nafarroakoarekin eta Gemma Ubasart Kataluniakoarekin elkarrizketan.