-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Laudioko Irene Antonayak eta Donostiako Lidia Echeverriak irabazi dute Argazki geologikoen VI lehiaketa
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 82 ikaslek 148 argazki aurkeztu dituzte
First publication date: 07/11/2014
![Image](/documents/10136/3062106/fotos_geologia.jpg/b92a6cfb-eb5e-490d-82d4-4c54afc7e007?t=1419239266000)
Irene Antonaya Rodriguezek (Laudioko I.E.S. "LAUDIO" BHI) eta Lidia Echeverria Medinak (Donostiako Instituto IES Bidebieta BHI) irabazi dute Argazki geologikoen VI lehiaketa. Lehiaketa hau UPV/EHUren Zientzia Astearen egitarauaren parte da.
Edizio honetan, 148 argazki aurkeztu dituzte Bigarren Hezkuntzako (DBH) 69 eta Batxilergoko 13 ikaslek. Puntu gehien lortu dituzten argazkiak, DBHkoen atalean, Irene Antonaya Rodriguez (Laudioko I.E.S. "LAUDIO" BHI) eta, Batxilergoan, Lidia Echeverria Medina (Donostiko Instituto IES Bidebieta BHI) ikasleak bidalitakoak izan dira.
Bigarren postuan DBHko Maite Aramendi Lopetegi (Maria eta Jose Ikastetxea, Zumaia) eta Batxilergoko Mikel Suarez Urraza (Colegio Munabe, Loiu) ikasleak izan dira. Azkenik, hirugarren postuan DBHko Jorge Perez Viadero (Colegio Vizcaya, Zamudio) eta Batxilergoko Ane de la Ydalga Rodríguez (Colegio Escolapios de Bilbao) ikasleen argazkiak izan dira sarituak.
Sari banaketa igandea honetan, azaroak 9, eguerdiko 13:00etan, ospatuko da AlhóndigaBilbaon, UPV/EHUren Zientziaren Astearen baitan.