euskaraespañol

Image of the day

‘Libertad, arte y cultura. Reflexiones jurídicas sobre la libertad de creación artística’ liburuaren aurkezpena

  • Event

When and where

17/05/2023, 18:00

Location

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Maiatzaren 17an, 18:00etan, “Libertad, arte y cultura. Reflexiones jurídicas sobre la libertad de creación artística” izeneko obra aurkeztuko da Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan. Gabeiras Fundazioak liburua Marcial Pons argitaletxearekin argitaratu du. Bertan parte hartzen dute, besteak beste, Igor Minteguia Arregui, Mikel Díaz Sarasola eta Íñigo Gordon Benito UPV/EHUko irakasleek. 

Liburuan jorratzen diren gaiak zentsurarekin eta askatasun artistikoarekin lotutako azken aldiko zenbait gertakarirekin lotuta daude. Gertakari horiek eztabaida piztu dute esparru juridikoan, eta eragin mediatiko handiko albiste bihurtu dira. 

Lan kolektibo honek, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, askatasun artistikoaren ertzen azterketa integrala egiten du, bai artistaren ikuspegitik, bai legelariaren ikuspegitik, sorkuntza-lanaren mugei buruz sortzen diren galderei erantzuten saiatuz. 

Aurkezpenaren ondoren, mahai-inguru bat egingo da, eta honako hauek hartuko dute parte: 

  • Roger Dedeu, Gabeiras Fundazioaren presidentea eta Kulturarako Eskubidean aditua. 
  • Jesús Prieto de Pedro, zuzenbide Administratiboko Katedraduna eta Kulturarako Eskubidean Aditua. 
  • Maria Lorenzo, Gabeiras Fundazioaren Koordinatzailea. 
  • Igor Minteguia Arregui, UPV/EHUko Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko Juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren saileko irakaslea eta askatasun artistikoaren mugetan aditua.