Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 960
PAIRATU aditza

AZALPENAK

PAIRATU: ezbeharra, kaltea edo gogoko ez duguna amore eman gabe edo etsi gabe eraman, jasan.

Iturria: Euskal Hiztegia.

PAIRATU: 1) sufrir, padecer; 2) contentarse, conformarse; 3) privarse, abstenerse.

Iturria: OEH.

J.R. Zubimendik, JAGONETen arduradunak, ontzat ematen ditu hauek: erasoa, egoera, baldintzak, atzerapena eta berrikuntzak pairatu (jasan edo nozitu).

Bestalde, “sufrir una derrota, efectuar la salida, proceder a...” eta erdarazko horrelako esapideak eta perifrasiak ez dago hitzez hitz zertan itzuli. Ikus ditzagun erdarazko zenbait perifrasi eta, adibideetan agertu bezala, euskarak badu baliokide egokiagorik:

- a) El tren efectuó la salida.
(!)Trenak irteteari ekin zion.
Trena irten (egin) zen.
- b) Los concejales procedieron a la votación.
(!)Zinegotziek botoa emateari ekin zioten.
Zinegotziek botoa eman (egin) zuten.
- c) El secretario ha procedido a la lectura del acta.
(!)Idazkariak akta irakurtzeari ekin dio.
Idazkariak akta irakurri (egin) du.
- d) El objetivo es realizar la construcción del puente.
(!)Zubiaren eraikuntza egitea da helburua.
Zubia eraikitzea da helburua.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EITB: 214., 227. or.
  • Euskal Hiztegia
  • OEH