ITZULPEN PROPOSAMENAK
|
1. Los Sanfermines duran 7 días.
|
|
> Sanferminek zazpi egun/egunez irauten dute (*irauten dituzte).
> Ekitaldiak iraun zuen lau egunetan, Euskal Herriko toki guztietatik zetozen 300 autobus gerturatu ziren egunero.
> Hamabost eguneko lanak zirela esan zioten eta urte eta erdi iraun zuten.
> Ez gara kexatuko, baldin eta egoera honek irauten badu.
> Azken zentsura honek 1969tik 1977ra bitartean iraun zuen.
> Industria handi batzuk moldaketen premian daude, zutik iraungo badute.
> Bertsolaritzaren historian denetarik izan da.
> Erakusketa aste batez egon zen Lesakan ikusgai.