AZALPENAK |
Aditzaren aspektu burutua adierazteko partizipioa erabiltzen dugu, eta ezaugarri morfologiko diferenteak agertzen zaizkigu aspektu hori markatzeko. Delako morfema aditzoinari ezartzen zaio eta hiru eratakoa izan daiteke: - Markarik ez (Ø): Aditzoinek eta partizipioek forma bera dute (“joan dadin” / “joan da”, baina “sar dadin” / “sartu da”). Sail honetakoak ditugu -“N”z amaitzen diren aditzak (joan, egin, iraun, izan...) eta “kosta, pasa, bota, bete, ase...” bezalakoak. - -“TU”/-“DU” marka dutenak: “lotu, makurtu, apaindu, ezkondu...”. Gaur egun maileguz hartutako aditzek marka hau hartzen dute. Baliteke markarik gabeko zenbait partizipiok ere analogiaz -“TU”/-“DU” atzizkia hartzea (“*izandu, *egondu, *iraundu, *betetu...”), baina Hiztegi Batuak ez ditu jasotzen. - -“I” marka dutenak: “ekarri, hasi, ikusi...”. Iturria: EGLU-II, 28., 115.-116. or. Ekintza baten iraupena adierazten duten zenbait aditzekin (“iraun, itxaron, kosta izan...”) singularreko adizkiak erabiltzen dira. Eta NOR izen-sintagmaren itxura badaukate ere, izatez, ez dira benetako objektuak. Horregatik ez da harritzekoa aditz horiek batzuetan osagarria inesiboan edo instrumentalean ere eramaten badute. Iturria: EGO, 430. or. |
DOKUMENTAZIOA |
|