AZALPENAK |
“Luzatu” aditza iragankorra da eta osagarri zuzena eramaten du maiz (“amak luzatu dizkio galtzak”). Hala ere, “zenbat luzatu?” galderari erantzunez (“bost metro luzatu du katea”), komunztadura osagarri zuzenarekin (katea) egin behar da, eta ez zenbat konplementuarekin (bost metro). Iturria: Estilo libururantz, 159. or. I. Sarasolak hiru adiera onartzen dizkio: Iturria: Euskal Hiztegia. Askotan gaztelaniazko “expedir” eta “extender” aditzen baliokidetzat hartzen da euskarazko “luzatu”; baina, testuinguruaren arabera, oso gutxitan ordezkatu ahal ditu. EITBk ez du “galdera luzatu” ontzat ematen, eta “galdera egin” nahiago du. Hala ere, OEHk honela dakar: “Con significado equivalente a ‘decir', ‘hacer (una pregunta)': ‘Egun ona opa ostean itaun au luzatu eutson'.” |
DOKUMENTAZIOA |
|