Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 850
UKATU, ESPLIKATU, AZALDU aditzen erabilera desegokiak

AZALPENAK

Explicar” eta “negarse” aditzak gaztelaniaz modu jakin batzuetan erabiltzen dira. Erabilera horietako batzuk euskarara “itzultzean”, kalkatzean, gutxienean aski bitxiak diren formak gertatzen dira (“me niego a ir” = “*ukatzen naiz joatera”; “me explico con claridad” = “*argi azaltzen naiz”).

Kalko larri horiek ahal den gutxien gerta daitezen, gaztelaniazko kasu bakoitzaren itzulpen doituena zein den aztertu behar da, erabilera baldarrenak bederen saihesteko.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Euskal Hiztegia
  • OEH