Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 570
Izena + -ARENA EGIN

AZALPENAK

(Izena + -arena egin) egiturak “izenak adierazten duen pertsonaren zeregina” adierazten du.

Iturria: Gramatika ariketak I, 208. or.

Esapide hau NOREN kasuan deklinatutako izenaz edo izenondoaz eta egin aditzaz baliatuz eratzen da. Partizipioarekin erabiltzen bada, “zerbaiten itxura egin” itzuliaren antzeko zerbait adierazten du.

Iturria: EGO, 492. or.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGO: 492. or.
  • Gramatika eta ariketak I: 208.-209. or.
  • Kontuan izan!: 24. or.