Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 520
ZER EGINIK vs ZER EGITERIK

AZALPENAK

Nahastearen jatorria, neurri batean bederen, gaztelaniazko infinitibo batzuen itzulpenak dira. Erdaraz infinitiboak dira denak, baina euskaraz hainbat modutan azaltzen dira. Ikus dezagun:

- No tengo nada que hacer (= ez daukat zer eginik).
- No puedo hacer nada (= ez daukat ezer egiterik).

Goikoaren osagarri, konparatu esaldi hauek eta haien itzulpenak:

- Ez daukat ezer eginik = ez daukat ezer eginda (= no tengo nada hecho).
- Ez daukat zer eginik (= no tengo nada que hacer).
- Ez daukat ezer egiterik (= no puedo hacer nada, no tengo posibilidades de hacer nada).

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-V: 83.-130. or.
  • EGO: 457.-458., 690.-697. or.
  • Estilo Libururantz:166.-168. or.