AZALPENAK |
Hemen jarri ditugun adibideetan, huts batzuk erakutsi ditugu eta zuzentzeko modu batzuk aurkeztu, baina gehienetan egitura ahalik eta gutxien aldatuta. Jakina, beste bide bat ere bada horrelako egitura batzuk emateko, bereziki interesgarria izan daitekeena perpaus osagarria luzea denean. Ikus dezagun hori adibide batekin: 1) *Ez dut galdu zu etorriko zarelaren esperantza. Baina beste modu batean ere zuzena izan daiteke perpausa: 5) Ez dut galdu esperantza zu etorriko zarela. Horrelakoak bereziki baliagarriak dira mendeko perpaus osagarria luzea denean; konpara bitez ondoko bi perpaus hauek: 6) Zu bihar goizean lagunekin ez baizik bakarrik etorriko zarelako susmoa dut. Horrela baino beste honela hobe da dudarik gabe, askotan, komunikazioaren erraztasunari begiratuta behinik behin: 7) Susmoa dut zu bihar goizean lagunekin ez baizik bakarrik etorriko zarela. |
DOKUMENTAZIOA |
|