1. Como ya eran las 9 de la mañana, decidimos ponernos en camino.
> Ordukotz goizeko 9ak baitziren, abiatzea erabaki genuen.
> Nola goizeko 9ak ziren orduko, abiatzea erabaki genuen.
2. Como todos saben lo que ha pasado, no tengo que contarles nada.
> Denek baitakite zer gertatu den, ez dut deus ere kontatu beharrik.
> Denek dakitenez zer gertatu den, ez diet ezer ere kontatu behar.
> Nola denek badakiten zer gertatu den, ez diet deus ere kontatu behar.
3. Como casi siempre llega tarde, aquel día tampoco nos preocupamos.
> Ia beti berandu etortzen baita, egun hartan ere ez ginen larritu.
> Nola gehienetan berandu iristen den, egun hartan ere ez ginen kezkatu.
4. Como eres una persona muy culta, no hay que explicarte esas minucias.
> Oso pertsona ikasia baitzara, ez zaizkizu txikikeria horiek esplikatu behar.
> Nola oso pertsona ikasia zaren, ez zaizkizu txikikeria horiek esplikatu behar.
5. Como todos son del mismo pueblo, se ponen de acuerdo fácilmente para atacar a los demás.
> Herri berekoak baitira, erraz elkar hartzen dute besteei eraso egiteko.
> Nola herri berekoak diren, besteei eraso egiteko erraz elkar hartzen dute.
> Herri berekoak direnez, erraz elkar hartzen dute besteei eraso egiteko.