1. Como el verano llega pronto, toda la gente está esperando al buen tiempo.
> Laster etorriko baita uda, jende guztia eguraldi onaren zain dago.
> Laster uda etorriko da-eta, jende guztia eguraldi onaren zain dago.
> Laster etorriko denez uda, jende guztia eguraldi onaren zain dago.
> Nola laster uda etorriko den, jende guztia eguraldi onaren zain dago.
2. Oihane no se cansa nunca: como es joven y fuerte...
> Oihane ez da inoiz nekatzen: gaztea eta indartsua baita...
> Oihane ez da inoiz nekatzen: gaztea eta indartsua da-eta...
> Oihane ez da inoiz nekatzen: gaztea eta indartsua denez...
> Oihane ez da inoiz nekatzen: nola gaztea eta indartsua den...
3. Como nadie me ha dicho nada, yo he hecho lo que me ha dado la gana.
> Inork ez baitit ezer ere esan, nik gogoak eman didana egin dut.
> Gogoak eman didana egin dut, inork ez dit ezer ere esan eta.
> Inork ezer ere esan ez didanez, gogoak eman didana egin dut nik.
> Nola inork ez didan ezer ere esan, nik gogoak eman didana egin dut.
4. Como todos eran parecidos, no sabía qué pañuelo elegir.
> Denak berdintsuak baitziren, ez nekien zein zapi bereizi.
> Denak antzekoak zirenez, ez nekien zein zapi hartu.
> Ez nekien zein zapi aukeratu, denak berdintsuak ziren eta. > Nola denak antzekoak ziren, ez nekien zein zapi aukeratu.
5. Como no me llamaste, creía que estabas enfermo.
> Ez baitzenidan deitu, eri zinela uste nuen.
> Gaixorik zinela uste nuen, ez zenidan-eta deitu.
> Deitu ez zenidanez, gaixorik zinela uste nuen.
> Nola ez zenidan deitu, uste nuen gaixorik zinela.