AZALPENAK |
Euskaraz hainbat modu ditugu erdarazko “oler” aditzaren familiakoak adierazteko, eta batzuen artean behinik behin bakoitzak bere ñabardura du (usaindu, usaina hartu, usain egin, usaina aditu, usain ona/txarra izan/egon...). Horietako bat osagai bakarrekoa da, forma bakarrean ematen dena: usaindu. Besteek elementu bat baino gehiago dute: usain ona/txarra izan, usaina hartu, usain egin, usaina aditu. Gaztelaniaz ere forma bakarra ez da oler (esanahiaren arabera bada besterik: olfatear, notar, sospechar, heder, apestar; desprender hedor; meter las narices; dar en la nariz), nahiz eta aurreko hori den gehien erabiltzen dena, neutroena. Hala ere, forma gehiago daude aukeran: tener buen/mal olor, percibir un olor, despedir un determinado olor... Dena dela, esan bezala, gaur egungo erabileran forma bat bakarra ari da nagusitzen, adiera guztiak bere baitan bildurik: “oler”. Eta horrela, adibide bat jartzeko, “huelo a rosas” bezalako esaldi batek bi esangura izan ditzake: “arrosa-usaina dut nik”, eta “arrosa-usaina aditzen/hartzen dut”. Komeni da ñabardura horiek adierazteko gaitasunari eustea eta formen arteko aldeak zaintzea, komunikazio-ekintza ahalik eta finena egiteko. |
DOKUMENTAZIOA |
|