ADIBIDE GEHIAGO
|
1. * Ikaslea aurpegira begiratu behar duzu, ea ulertu duen edo ez jakiteko.
|
|
> Ikasleari aurpegira begiratu behar diozu, ea ulertu duen edo ez jakiteko.
> Ikasleek harrituta begiratzen zioten irakasleari, hark oihu egiten zuenean.
> Ikusleek oholtza gainean zeuden aktoreei begiratzen zieten.
> Mutilak maitemindu-aurpegiarekin begiratzen zion bere andregaiari.
> Mirespenez begiratzen dizu horko gazte horrek.