AZALPENAK |
BEGIRATU aditzak bi erabilera dauzka: NOR-NORK motako aditz laguntzailea hartzen badu, "zaindu, jagon" esan nahi du; NOR-NORI-NORK motako laguntzailea hartzen badu, ordea, "ikusi" ("so egin") aditzaren parekoa da. Beraz, "begiratu dizut" eta "begiratu zaitut" biak ondo egon daitezke, baina esanahi desberdinekoak dira. Hemen, BEGIRATU aditzak “SO EGIN” esan nahi duen kasua hartu dugu kontuan. Beraz, ez ahaztu: kasu horretan NOR-NORI-NORK aditz laguntzaileaz baliatzen da. |
DOKUMENTAZIOA |
|