Breadcrumb

Edukia

“BERRIKUNTZA ERAIKUNTZAN UPV/EHU-GRUPO CAMPEZO" Unibertsitate-Enpresa Gelaren hitzarmena sinatu dugu gaur

Irudia

Gaur egin dugu ofizial CAMPEZO Obras y Servicios S.A. -ren “BERRIKUNTZA ERAIKUNTZAN UPV/EHU-GRUPO CAMPEZO" Unibertsitate-Enpresa Gelaren hitzarmena. Hasiak gaude lanean eraikinetako arazoei konponbideak garatzen ikasleen praktika, Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lanen bidez, Grupo Campezoko Ikerketa eta Garapen sailarekin batera.

Eskerrak emango dizkiegu hitzarmen hau gauzatzeko parte hartu dutenei: Txema Muñoz Etxezarraga, Marisol Barral Vazquez, J. Xabier Ostolaza, Iker Laskurain Iturbe, Aloña Retegi eta Nagore Gabilondo.