Zirkuitu Elektrikoak27857
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Biomedical Engineering Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Ingelesa
- Kodea
- 27857
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai honen helburu nagusia elektrizitateari eta zirkuituen teoriari buruzko oinarrizko ezagutzak garatzea da. Horretarako zirkuitu eta sistema elektrikoen, sistema trifasikoen eta behe-tentsioko instalazioen azterketa egingo da, aplikazio biomedikoekin lotutako zirkuituei arreta berezia eskainiz.
Ikasgai hau Ingeniaritza Oinarriak moduluko zatia da. Ikasgai honetan, beste hauetan ikasitako kontzeptuak erabiliko dira:
Kalkulua
Algebra
Fisika II
Ikasgai honetan ikasitakoa, hurrengo ikasgaietan baliagarria izango da:
Seinale eta sistemak
Elektronikaren oinarriak
Ekipamendu biomedikoa
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Gaitasun espezifikoak:
M02FI03 - Ingeniaritza biomedikoaren esparruan aplikagarri diren zirkuitu eta makina elektrikoen teoriaren printzipioak ezagutu eta erabiltzea.
Gaitasun orokorrak:
G003 - Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna emango duten eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango duten oinarrizko irakasgaiak eta gai teknologikoak ezagutzea.
G004 - Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterlanak, txostenak, zereginen plangintza eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.
Gaitasun transbertsalak:
T001 - Arazoak ekimenez, erabaki-hartzeaz, sormenaz eta arrazoiketa kritikoaz ebazteko gaitasuna, beitere pertsona guztientzako diseinuaren printzipioak errespetatuz.
T004 - Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna, konponbide horien jasangarritasuna eta klima-aldaketan duten eragina kontuan hartuta.
T009 - Autonomiaz ikasteko gaitasuna eta etengabeko prestakuntzaren beharra onartzea.
Ikasketa-emaitzak:
RAG07 - Graduatua gai izango da ingeniaritzako gai oinarrizkoen eta teknologikoen kontzeptuak eta teknikak identifikatzeko (marrazketa, informatika, elektronika, elektrizitatea, mekanika, automatika, komunikazio-teknologiak, energia). Honetan oinarrituz graduatua metodo eta teoria berriak ikasteko gai izango da eta egoera berrietara egokitzeko moldakortasuna izango du.
RAG09 - Graduatua gai izango da neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterlanak, txostenak edo antzeko lanak egiteko ingeniaritza biomedikoaren esparruan.
RAT1 - Graduatua arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz ebazteko gai izango da.
RAT4 - Graduatua gai izango da soluzio teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina baloratzeko, irtenbideen iraunkortasuna eta klima-aldaketan duten eragina kontuan hartuta.
RAT6 - Graduatua ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko gai izango da, etengabeko prestakuntzaren beharra aitortuz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
I. BLOKEA. Zirkuituen teoria
01. Gaia: Korronte zuzeneko zirkuituak.
02. Gaia: Korronte alterno monofasikoa.
03. Gaia: Korronte alterno trifasikoa.
II. BLOKEA Biomedikuntza arloko makina elektrikoak eta behe-tentsioko instalazioak
04. Gaia: Makina elektrikoak.
05. Gaia: Behe-tentsioko instalazioak.
MetodologiaToggle Navigation
Hurrengo metodologia erabiliko da, klase magistralak eta laborategi saioak. Klase magistraletan gako kontzeptuak, teoriak eta printzipioak landuko dira. Ikasketa prozesua errazteko dinamika aktiboak erabiliko dira.
Klase magistralak:
- 45 ordu, astean 3 ordu bi egunean banatuta (1.5 ordu + 1.5 ordu).
- Asistentzia gomendagarria.
Laborategi saioek ikasleei esperientzia praktikoa eskainiko diete eta klase magistraletan ikasten diren teoria kontzeptuak ulertzen lagunduko diete. Ikasleek zirkuiu elektrikoekin lan egiteko aukera izango dute.
Laborategi orduak:
- 15 ordua, astean behin 1.5 orduko saioak, 10 asteetan zehar.
- Asistentzia derrigorrezkoa.
eGELA plataforma digitala material didaktikoak eskuratzeko, mezuak bidaltzeko eta irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa errazteko erabiliko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
- Test motatako proba (%): 35
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIO-SISTEMA JARRAITUA
Ebaluazio jarraia bultzatuko da. Kapitulu bakoitza ebaluazio froga ezberdinekin ebaluatuko da eta kapitulu bakoitzaren pisua ebaluazioan honakoa izango da:
I. BLOKEA. Zirkuituen teoria (55%)
II. BLOKEA Biomedikuntza arloko makina elektrikoak eta behe-tentsioko instalazioak (45%)
Hurrengo aktibidadeak ebauatuko dira kurtsoan zehar:
Lab praktikak 25% (I&II blokeak)
Azterketa partziala 40% (I blokea)
1. kontrol testa 18% (II blokea)
2. kontrol testa 17% (II blokea)
Batazbestekoa egiteko froga guztietan gutxienez %40 atera beharko da. Irakasgaiaren ataletako batean minimo honetara heltzen ez bada irakasgaiaren notaren balioa, gehienez, %40koa izan daiteke. Eta irakasgaia gainditzeko, batazbestekoa %50 izan beharko da.
AZKEN EBALUAZIO-SISTEMA
Azken ebaluazio bakarra eskatzen duten eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek proba bat egingo dute eta bertan kurtsoan zehar lantzen diren kontzeptu eta gaitasun guztiak ebaluatuko dira.
Ikasleak aukera du azken ebaluazio-sistema aukeratzeko lauhileko 10. astean baino lehenago idatziz eskatzen badio irakasleari.
Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da azterketa finalera ez etortzea.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasgaiaren ebaluazioa ebaluaketa finalaren mekanismoa erabiliz burutuko da. Frogak deialdiko data ofizialean egingo dira eta hurrengo forgak barne izango ditu:
1. froga (Bloque I-40%)
2. froga (Bloque II-18%)
3. froga (Bloque II-17%)
Laborategiko froga (25%)
Batazbestekoa egiteko froga guztietan gutxienez %40 atera beharko da. Irakasgaiaren ataletako batean minimo honetara heltzen ez bada irakasgaiaren notaren balioa, gehienez, %40koa izan daiteke. Eta irakasgaia gainditzeko, batazbestekoa %50 izan beharko da.
Ebaluaketa jarraia eginduen ikasleagoari, gainditutako frogak konpentsatuko zaizkio, beraz, bakarrik errepikatu beharko ditu Ohiko Deaildian gainditu ez dituen frogak.
Ebaluazio jarraiari uko egin dion ikaslegoak froga guztiak egin beharko ditu. Bestalde, ebaluazio jarraia egin duen ikaslegoak azterketa finalean deskribatzen diren frogen bitarteko %100eko ebaluazioa egin dezake, baldin eta azterketa finala baino 10 egun lehenago hau idatziz adierazten badu.
Azterketa finaleko egunean frogetara ez aurkezteak, deialdiari uko egiten zaiola adierazten du.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Beharrezko material guztia eGelan egongo da eskuragarri.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- J. Fraile Mora, "Electromagnetismo y Circuitos Eléctricos", Mc. Graw Hill
- J. Fraile Mora, "Máquinas Eléctricas", Mc Graw Hill
- Gieras, Jacek F., and Gieras, J. F., "Advancements in Electric Machines". Alemania, Springer Netherlands, 2008.
- Reglamento Electrotécnico para Baja Tensión 2002 (REBT 2002)
- J. García Trasancos, "Instalaciones eléctricas en media y baja tensión", International Thomson Publishing
Gehiago sakontzeko bibliografia
- F. López Ferreras, "Análisis de Circuitos Lineales. Vol. I y II", Ed. Ciencia 3
- EPELDE, J. Zirkuitu elektrikoak; Elhuyar.
- SANJURJO R. Etab, Zirkuitu elektrikoen teoria
- BOYLESTAD, R. Introducción al análisis de circuitos; Prentice Hall.
- USAOLA GARCIA, J. MORENO LOPEZ, MªA. Circuitos electricos, problemas y ejercicios resueltos; Prentice Hall.
Aldizkariak
- Electra (Cigré)
- Internacional Review of Electrical engineering (IREE)
- IEEE Transactions on Power Systems
- IEEE Transactions on Power Delivery
- CEE news
- Electrical world
- Electricity journal
Web helbideak
https://www.iec.ch/homepage
https://www.une.org/
https://www.etkho.com/cuadros-electricos-en-hospitales-fundamentos-funciones-y-normativas/
https://www.intuitive.com
https://www.gehealthcare.es/
https://www.siemens-healthineers.com/
https://www.philiphealthservices.com/
TaldeakToggle Navigation
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-24 | 09:30-11:00 (1) | ||||
20-32 | 08:00-09:30 (2) | ||||
34-35 | 08:00-09:30 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
- P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)
- P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (3)
61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
25-32 | 09:30-11:00 (1) | ||||
34-35 | 09:30-11:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
- P2G 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)
61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-26 | 12:30-14:00 (1) | ||||
27-28 | 12:30-14:00 (2) | ||||
29-30 | 12:30-14:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- PM7 5L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
- PM7 5L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)