XSLaren edukia

Irakasleak

DIEGO CARBAJO PADILLA

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
diego.carbajo@ehu.eus

Diego Carbajo Padilla Soziologian doktorea eta UPV-EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle atxikia da. Egun Lanaren Soziologia, Kontsumoaren Soziologia eta Zientzia, Teknologia eta Gizartea irakasgaiak irakasten ditu.

EAEko gazteen emantzipazioari buruzko doktore-tesiarekin Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako “Euskal Gizartearen Egoera 2014 Saria"-ren akzesita lortu zuen. Eusko Jaurlaritzako doktoratu aurreko eta ondoko ikertzailea izan da eta hainbat ikerketa egonaldi egin ditu Erresuma Batuko Cardiff University-n eta Australiako RMIT University-n.

Bere ikerketa-ildo nagusia gazteria, espazioa, prekarietatea eta ekintzailetza kontzeptuak artikulatzen ditu. Hartara, EH-ko okupazio-mugimenduari (2007), gazteen lonja eta lokalen fenomenoari (2012, 2021) eta gazteen emantzipazioari (2014) buruzko hainbat lan argitaratu ditu. Ildo horretako artikulu berrienek, gazteei zuzenduriko ekintzailetza-politiken ondorio subjektiboetan sakontzen dute (2019, 2020 eta 2023).

Bere bigarren ikerketa-ildoaren bitartez (aldizkakoa eta auto-finantzatua) soziologiaren mugak tenkatzen saiatzen da. Hortik lan esperimentalagoak eratortzen dira, besteen artean, Actor-Network-Theory, Science and Technology Studies, Multispecies Ethnography edo Antropozenoaren nozioan oinarrituak. Ildo honetan praktika artistikoei eta artzain-txakurren lehiaketei buruz (2010), goitibeheren lehiaketen inguruan (2018) edo astoekin egindako terapiei buruzko (2022) lanak argitaratu ditu.