XSLaren edukia

Gidaritzapeko Praktikak25294

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Farmaziako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
5
Kreditu kopurua
24
Kodea
25294
Murrizketak
Praktika gidatuak egiteko"Teknologia Farmazeutikoa I" "Teknologia Farmazeutikoa II" eta "Farmazia Klinikoa eta Farmakoterapia" irakasgaiak gaindituta izan behar dira
Praktika gidatuak egitekogaindituta izan behar dira lehenengo hiru mailetako nahitaezko irakasgai guztiak

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau “Praktika Tutelatuak eta Gradu Amaierako Lana” modulukoa da eta azken kurtsoko bigarren lauhilekoan ematen da. Nahitaezko irakasgai honek 24 kreditu ECTS ditu eta lauhileko bateko iraupena du. Praktika Tutelatuak Farmazia Bulego batean edo Ospitaleko Farmazia zerbitzu batean burutzen diren 6 hilabeteko prestakuntza-aldi bat dira (astelehenetik ostiralerako ordutegian, 33-37,5 ordu/astean). erakundeko Instruktore baten gainbegiradapean eta fakultateko irakasle baten tutoretzapean egingo dena.

Irakasgai honen bitartez, ikasleak etorkizunean izango duen jarduera profesionalaren errealitatearekin kontaktu zuzena hartzen du.



OHARRAK:

Praktikak egin ahal izateko, ikasleak lehenengo 3 mailetako derrigorrezko irakasgai guztiak eta 4. mailako Teknologia Farmazeutikoa I, Teknologia Farmazeutikoa II eta Farmazia Klinikoa eta Farmakoterapia irakasgaiak gainditu beharko ditu aldez aurretik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Farmazia-bulego bateko antolaketa eta kudeaketa ezagutzea.

2. Ospitale bateko Farmazia zerbitzuaren funtzioanamendua eta kudeaketa ezagutzea.

3. Medikamentuak kudeatzea.

4. Medikamentuen eta beste produktu farmazeutiko batzuen kontserbazioa, zaintzea, dispentsazioa eta arrazoizko banaketa.

5. Formula magistralak eta prestakin ofizinalak prestatzea.

6. Pazienteei arreta farmazeutikoa ematea.

7. Farmakozaintza egitea.

8. Farmazia-bulego bateko fakturazioa, bere kasuan, egitea.

9. Pazienteekin eta bere jarduera profesionalean aritzen den tokiko erabiltzaileekin harremanetarako informazio eta komunikazio-trebetasunak garatzea, bai ahozko zein idatzizkoak.

10. Lanerako eta kolaboraziorako ahalmenak bultzatea diziplina anitzeko taldetan eta beste osasun-profesional batzuekin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

FARMAZIA BULEGOETAN GARATZEKO PROGRAMA ORIENTAGARRIA:



1. LEGERIA, ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA.

Erkidego-Farmaziarako legeriaren aplikazioa. Antolaketa, funtzioak eta erantzukizunak. Giza baliabideak. Prestakuntza-planak. Kalitatearen kudeaketa. Kudeaketa administratibo, lanekoa, ekonomiko eta fiskala. Datu-babesa eta arrisku laboralak.

2. FARMAZIA-BULEGOKO INFORMAZIO-ITURRIAK.

Medikamentuen katalogoa, farmakopeak, Batzorde Orokorraren argitalpenak. Farmazilarien Elkargo Ofizialeko Batzorde Orokorreko datu-basea (BOT). Medikamentuen fitxa teknikoak. Praktika klinikoko gidak. Medikamentuaren informazio-zentroa. Beste informazio-iturri batzuk.

3. LEHENGAIEN, MEDIKAMENTUEN ETA OSASUN-PRODUKTUEN KUDEAKETA.

Eskuratzea, biltegiratzea (izakin minimoak, iraungipenen kontrola etab.), kontserbazioa, zaintzea eta ezabapena. Kudeaketa eta/edo erregistro bereziak behar dituzten medikamentuak (estupefaziente eta psikotropoak, mediku-kontrol bereziko medikamentuak, atzerriko medikamentuak, etab.).

4. ERREZETEN KUDEAKETA ETA FAKTURAZIOA.

Mediku-errezeta: motak. Errezeta-liburua eta estupefaziente-liburua. Ekarpen-motak. Dispentsazio eta finantzaketa eskakizunak (ikuskaritzaren ikusonetsia, kupoi zigilua, etab.). Medikamentu motak (errezetarik gabe, errezetarekin, mediku-kontrol berezia, ospitale-diagnostikoa, ospitale-erabilerakoa). Osasun-produktuak eta dietoterapikoak. Parafarmaziako bestelako –produktuak. Fakturazioa.

5. FORMULAZIO MAGISTRALA.

Prestaketa-maila desberdinen eskakizunak. Formula magistralen eta prestakin ofizinalen prestaketa eta dispentsazioa. Laneko Prozedurak Arautuak (prestaketa, ontziratzea, prospektua eta etiketatzea). Prestaketa-gidak. Tasazioa.

6. PAZIENTEARI ORIENTATUTAKO FARMAZIA ASISTENTZIALEKO JARDUERAK ETA FUNTZIOAK.

6.1. Arreta farmazeutikoa: dispentsazioa, indikazioa eta segimendu farmakoterapeutikoa.

6.2. Zerbitzu farmazeutikoak (Dosifikaziorako Sistema Pertsonalizatua, gaixotasunen bahetzea, etab.).

6.3. Osasun-programak (ikuskatutako tratamendua metadonarekin, GIB-aren eta sifiliaren testak, etab.).

6.4. Osasun-heziketa.

6.5. Farmakozaintza.

7. JARDUERA OSAGARRIAK.

Sail profesionalak (ortopedia, optika eta analisi klinikoak). Ikerkuntza-jarduerak. Jarduera hezigarrietara bertaratzea.



OSPITALEKO eta ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUETAKO (ESI-etako) FARMAZIA ZERBITZUETAN GARATZEKO PROGRAMA ORIENTAGARRIA:



1. ZERBITZUAREN ANTOLAKETA OROKORRA.

Egitura fisikoa. Hornidura materiala. Giza hornidura. Ospitaleko Farmazia Zerbitzuetarako legeriaren aplikazioa.

2. MEDIKAMENTUEN, OSASUN-PRODUKTUAEN ETA ELIKADURA ARTIFIZIALAREN -HAUTAKETA.

Hautaketa prozesuaren faseak. Kontuan izateko faktoreak. Batzordetan parte-hartzea. Formularioa. Gidaliburu farmakoterapeutikoa. Segimendua.

3. MEDIKAMENTU ETA OSASUN-PRODUKTUEN KUDEAKETA.

Lege oinarriak EB-ean, Espainian eta E.H.A-an. Biltegiak. Stock-kudeaketa: kontuan izateko parametroak. Erlazionaturiko bestelako prozesuak.

4. FARMAKOTEKNIA.

Farmazia Zerbitzuaren zereginak. Lege-oinarriak. Fabrikazio zuzeneko arauak.

4.1 Prestakin esterilak.

4.1.1 Bena barneko (BB) nahasteen prestaketa. BB-ko terapiaren oinarriak. BB prestakinak: justifikazioa. Prestaketa eta kontrola. Egonkortasuna.

4.1.2 Zitostatikoak. Zitostatikoen erabilera. Farmazia Zerbitzuaren zeregina. Zentralizazioa. Protokolizaioa. Zitostatikoen aurkato eraginen prebentzioa eta tratamendua.

4.1.3 Elikadura parenterala. Farmazia Zerbitzuaren zeregina. Elikadura unitateen prestaketa. Pazienteen segimendua. Protokolizazioa.

4.1.4 Beste prestakin esteril batzuk.

4.2 Prestakin ez esterilak.

5. MEDIKAMENTUEN DISPENTSAZIOA ETA ARRETA FARMAZEUTIKOA.

Dispentsazio metodoak eta sistemak. Dispentsazio, administrazio eta segimendu zuzenerako oinarriak. Preskripzioaren balioztatzea. Txerto eta estupefazienteen dispentsazioa. Entsegu klinikoak.

5.1 Ospitaleratutako pazienteentzako dispentsazioa.

5.2 Kanpoko pazienteentzako dispentsazioa.

5.3 Botikinak.

6. MEDIKAMENTUEI BURUZKO INFORMAZIOA.

Medikamentuei buruz informatzeko zentrua (CIM-a) Ospitalean. Informazio-iturriak. Informazio aktibo eta pasiboa. Medikamentuei buruzko kontsultak.

7. MEDIKAMENTUEN ERABILERA SEGURUA.

Arriskua duten medikamentuen zerrenda. Farmakozaintza. Medikazio-akatsak.

8. MEDIKAMENTUEN MONITORIZAZIOA

Farmazia Zerbitzuaren zeregina. Monitorizatu beharreko medikamentuak: arrazoiak. Maila plasmatikoen determinazioa. Posologiaren orientazio txostenak.

9. FARMAZIA ZERBITZUKO KALITATEAREN KUDEAKETARAKO SISTEMAK.

Kalitatearen Kudeaketako prozeduren prestaketa. Dokumentazioaren eta datuen kontrola. Sistema informatikoaren kontrola. Kalitatearen adierazleak eta kalitate-estandarrak. Arrisku-kudeaketa.

10. JARDUERA OSAGARRIAK.

Jarduera hezigarrietara bertaratzea. Bilera eta batzordetara bertaratzea.

MetodologiaToggle Navigation

Farmazia Bulegoek eta Ospitaleko Farmazia Zerbitzuek ikaslearen prestakuntza-prozesuan parte-hartze zuzena dute, Instruktorearen irudiaren bidez. Beste giza baliabide eta materialez gain, bere instalazioak ere eskainiko dituzte praktikak egiteko.



Praktika Tutelatuak erakunde laguntzailearen Instruktorearen eta Fakultateko Tutorean begiradapean egingo dira. Instruktorea ikaslearen prestakuntza-praktikoaz arduratuko da eta Tutorea ikaslearen jarraipenaz eta laguntzaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 65
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO-SISTEMA

Erakunde laguntzaileko Instruktoreak praktiken garapenari buruzko balorazio txosten bat prestatu eta igorriko dio Tutoreari. Bertan honako puntuak baloratuko ditu:

-Lan-taldearenganako ikaslearen integrazioa

-Ekimena eta lanerako almena

-Betetze formala

-Tituluaren gaitasunen lorpen maila



Halaber, ikasleak enpresa/erakundean praktika-aldian burututako jardueraren txosten labur bat prestatu eta Instruktoreari eta Tutoreari igorriko die bere ebaluaziorako. Horretarako, Instruktore eta Tutoreek, praktiken zehar egindako lana aipaturiko txostenean jasotzeko ahalmenari eta hasiera batean hitzartutako helburuen lorpenari arreta jarriko diote. eGela-n eskura izango den eredua erabiliko da (*).



Tutoreak praktikak ebaluatuko ditu, Instruktorearen txostena (%75) eta ikaslearen txostenak (%25) oinarritzat hartuta. Horretarako, amaierako ebaluazio-txostena beteko du, eskura izango duen eredua (*) erabiliz eta Ikasleen idazkaritzan entregatuko du.



(*) Eredu hauek sortu dira Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudia jarraituz (2019ko abuztuaren 6ko EAHH, 147. zk.)



Kalifikazioa berrikusteko/erreklamazioarako prozedura:

Kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa Tutorearekin eta Kanpoko Praktiken Dekanordearekin berrikusteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko beharko da. Ikaslea ez badago ados berrikuspenarekin, kexa idatzia aurkeztu ahal izango dio Dekanoari sei egun naturaleko epean, aktak argitaratu ziren egunetik hasita.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Baños J.E., Farré M. Principios de Farmacología Clínica: Bases científicas de la utilización de medicamentos. 1ª ed. Barcelona: Masson; 2002.

- Baxter K. Stockley Interacciones farmacológicas. 3ª ed. Barcelona: Pharma Editores; 2009.

- Brayfield A. (Ed). Martindale: The Complete Drug Reference, 2 Vols. 39th ed. London: Pharmaceutical Press; 2017.

- Briggs G.G., Freeman R.K., Yaffe S.J. Drugs in Pregnancy and Lactation. 10th ed. Philadelphia: Wolters Kluwer/Lippincott Williams & Wilkins Health; 2015.

- Colegio Oficial de Farmacéuticos de Bizkaia. Formulación Magistral de Medicamentos. 2ª ed. Bilbao: Colegio Oficial de Farmacéuticos; 2004.

- Dipiro J.T., Talbert R.L., Yee G.C., Matzke G.R., Wells B.G., Posey L.M. Pharmacotherapy, A Pathophysiologic Approach. 9th ed. New York: Mac Graw Hill Companies; 2014.

- Farmacopeas: Española, Europea y US Pharmacopoeia (USP-NF).

- Florez J., Armijo J.A., Mediavilla A. Farmacología Humana, 5° ed. Barcelona: Masson; 2008.

- Formulario Nacional. 2ª ed. Madrid: Ministerio de Sanidad y Consumo; 2015.

- Gastelurrutia M.A., Fernández-Llimós F. Dispensación. Aula de la Farmacia 2004; 1(3): 9-26.

- Hardman J.G., Limbird L.E., Goodman Gilman´s. Las bases farmacológicas de la terapéutica. 12ª ed. Mexico D.F.: McGraw-Hill Interamericana; 2012.

- Machuca M., Baena M.I., Faus M.J. Guía de Indicación Farmacéutica en la Oficina de Farmacia. 1ª ed. Granada: Universidad de Granada, Fundación Abbott; 2005.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Arcangelo V.P., Peterson A.M., Wilbur V, Reinhold J.A. Pharmacotherapeutics for advanced practice: A practical approach. 4th ed. Philadelphia: Wolters Kluwer/Lippincott Williams & Wilkins Health, 2016.
- Bhat P., Dretler A., Gdowski M., Ramgopal R., Williams D. Manual Washington de terapéutica médica, 35ª ed. Philadelphia: Wolters Kluwer/Lippincott Williams & Wilkins Health; 2017.
- Herrera-Carranza J., Montero-Torrejón J.C. Atención Farmacéutica en Geriatría. 1ª ed. Madrid: Elsevier; 2005.
- Herrera-Carranza J., Montero-Torrejón J.C. Atención farmacéutica en pediatría. 1ª ed. Barcelona: Elsevier, 2007.
- Martínez Olmos J., Baena M.I. La Atención Farmacéutica como método para mejorar la salud de los pacientes y la coordinación entre los profesionales médicos y farmacéuticos. Pharmaceutical Care. 2001; 3: 135-139.
- Sabater D., Silva M.M., Faus M.J. Método Dáder: Guia de Seguimiento Farmacoterapéutico. 3ª ed. Granada: Universidad de Granada, 2007.
- Trissel L.A. Trissel’s Handbook on Injectable Drugs. 19th ed. Bethesda: American Society of Health-System Pharmacists (ASHP), 2017.

Web helbideak

- Agencia Española del Medicamentos y Productos Sanitarios (AEMPS). [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: https://www.aemps.gob.es/
- Boletín INFAC (Información Farmacoterapeutica) del CEVIME (Centro Vasco de Información del Medicamento) de Osakidetza. [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/informacion/boletin-infac/web01-a2cevime/es/
- Formulación magistral [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: https://formulasmagistrales.acofarma.com/
- Fundación Pharmaceutical Care España. [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: http://www.pharmaceutical-care.org
- Micromedex [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: https://www.ibm.com/watson-health/about/micromedex
- Pubmed Database. [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/
- Portalfarma. [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: http://www.portalfarma.com
- Sociedad Española de Farmacia Hospitalaria. [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: http://www.sefh.es
- Sociedad Española de Farmacéuticos de Atención Primaria. [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: http://www.sefap.org/
- Stabilis 4.0. [Internet]. [2020ko ekainaren 5ean kontsultatuta]. Hemen eskuragarri: http://www.stabilis.org/