XSLaren edukia

Dermofarmazia25282

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Farmaziako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
5
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25282

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4070
Laborategiko p.2020

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Dermofarmazia produktu kosmetikoak ikasten, ekoisten eta saltzen dituen farmaziaren adarra da. Dermofarmaziak garrantzi handia du bulego farmazietan, kosmetika-produktuen eta aholku dermofarmazeutikoen eskaera handia baita.



Produktu kosmetikoak (edo dermokosmetikoak) giza gainazaleko atalekin (epidermisa, ile-sistema, azazkalak, ezpainak eta kanpoko organo genitalak) edo hortzekin eta ahoko mukosekin kontaktuan jartzera bideratutako substantzia edo prestakinak dira, gorputz atal horiek garbitzeko, lurrintzeko, itxura aldatzeko, gorputzeko usainak zuzentzeko eta babesteko edo egoera onean mantentzeko helburuarekin. Farmaziaren adar horretan norberaren zaintzarako produktuak ere kontuan hartu behar dira; hau da, kosmetiko, biozida, osasun-produktu edo sendagaien legezko izaera ez duten produktuak, baldin eta giza gainazalean, hortzetan edo mukosetan aplikatzen badira, higiene- edo estetika-helburuetarako, zein ektoparasitoak neutralizatzeko edo kentzeko.



Dermofarmazia irakasgaiaren eduki teorikoa 8 modulutan banatzen da. Modulu horietan larruazalaren eta larruazal-eranskinen, ilearen, ahoaren eta hortzen histologia eta fisiologia ikasiko dira, baita horiek zaintzeko, garbitzeko, hidratatzeko edo mantentzeko erabiltzen diren produktu kosmetikoen eta norberaren zaintzarako produktuen diseinua, elaborazioa eta kontrolak ere. Horrez gain, larruazalak izan ditzakeen alterazio eta patologietan sakonduko da, eta haren fisiopatologia eta larruazala bere egoera fisiologikora itzultzeko erabil daitezkeen tratamendu dermokosmetikoak nabarmenduko dira. Eduki teorikoa jarduera praktikoekin osatzen da. Jarduera horietan, alde batetik larruazalaren analisia egingo da, hidratazioa, sebo-maila, elastikotasuna eta pigmentazioa neurtzeko larruazal-analizagailu bat erabiliz. Beste aldetik, hainbat produktu kosmetiko prestatuko dira laborategian.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Gize-epitelioa eta larruazal-eranskinak garbitzeko, babesteko eta edertzeko produktuak ezagutu, formulatu eta prestatu.

2. Larruazal osasuntsuaren egoera eta honen aldaerak ezagutu – tratamendu dermofarmazeutikoa behar duten patologiak ezagutu.

3. Forma kosmetiko ezberdinak prestatzeko eszipiente egokienak ezagutu eta aukeratu.

4. Larruazal mota zehatz batentzako produktu-lerro bat garatu eta formulatzeko dermofarmaziako arloan behar den informazioa jaso eta aztertu.





IKASTEAREN EMAITZAK

1. Ikasleak gisa-epitelioa eta larruazal-eranskinak garbitzeko, babesteko eta apaintzeko produktuak ezagutuko.

2. Ikasleak larruazal osasuntsua ezagutuko du, eta baita honen aldaerak ere, tratamendu dermokosmetikoa behar duten patologiak identifikatuz.

3. Ikasleak forma kosmetiko ezberdinak formulatzen eta prestatzen ikasiko du, eszipiente ezberdinak aukeratuz.

4. Ikasleak, larruazal mota ezberdinei zuzendutako produktu lerro bat garratzen ikasiko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA



1. Atala – Ideia nagusiak

1.- Dermofarmaziari sarrera. Ideia nagusiak eta aplikazio eremua. Produktu kosmetikoen farmazia-legeria. Espainiar eta europar legeria.



2. Atala – Larruazalaren egitura eta fisiologia: inplikazio dermofarmazeutikoak

2.- Larruazalaren histologia eta fisiologia: epidermisa eta dermisa. Oinarrizko aspektuak eta kosmetika inplikazioak. Larruazal-eranskinen histologia eta fisiologia: sebo-guruinak eta izerdi-guruinak.



3. Atala - Aurpegian emateko prestakin dermofarmazeutikoak

3.- Aurpegiaren garbiketa. Tentsioaktiboak eta xaboiak. Emultsio-garbitzaileak. Begi-ingurua garbitzeko produktuak. Aurpegirako tonikoak. Peeling eta esfoliatzaileak.

4.- Azalaren hidratazioa. Aurpegiaren tratamendurako emultsioak. Emultsio motak. Prestaketa. Azalaren hidratazio on batekin hobetzen duten gaixotasunak: dermatitis atopikoa eta psoriasia.

5.- Aknea. Etiopatogenia, adierazpen klinikoak. Tratamendua: oinarrizko arauak, tratamendu topiko eta sistemikoa.

6.- Larruazalaren zahartzea. Zahartzearen teoria molekularrak.Zahartzearen aurkako kosmetika. Erabiltzen diren printzipio aktiboak.

7.- Bizarra mozteko produktuak. Bizarra moztu baino lehen eta gero erabiltzeko produktuak. Bizarra mozteko produktuak. Formularioa.



4. Atala- Eguzki-babeserako prestakin dermofarmazeutikoak

8.- Melanozitoak eta larruazalaren pigmentazioa. Pigmentazioaren arazoak.

9.- Larruazalaren eguzki-babesa. Eguzki-babesaren mekanismoa. Belzteko gaitasuna. Fotobabesa. Eguzki-iragazkiak.



5. Atala – Gorputzean emateko prestakin dermofarmazeutikoak

10.- Gatz-pilakera eta zelulitisaren tratamendua. Ehun kojuntiboaren osaera eta funtzioak. Zelulitisaren tratamendu topikorako printzipio aktiboak. Ildo atrofikoak. Aspektua eta jatorria. Prebentzioa eta tratamendua.

11.- Bainurako prestakinak. Bainu gatzak. Bainurako olioak. Bainu-gelak eta apar-bainuak. Prestaketa eta kontrola. Bainua eta gero erabiltzeko produktuak.



6. Atala- Ilean emateko prestakin dermofarmazeutikoak

12.- Ilearen egitura eta fisiologia. Ilea garbitzea. Txanpuak. Ezaugarriak.

13.- Ilea zaintzeko beste produktuak. Orrazteko eta ilea zaintzeko prestakinak. Pedikulosia.

14.- Ile-kosmetika. Ile motak. Gaixotasunak eta ilearen erorketa. Ilea koloreztatzea.

15.- Zahiaren eta seborrearen kontrako prestakinak.



7. Atala – Ahoa garbitzeko prestakin dermofarmazeutikoak

16.- Aho-barrunbearen garbitasuna. Aho-zonaldearen deskribapena. Kosmetikan interesa duten arazoen deskribapena. Hortzetako kosmetika-prestakinak Dentifriko baten prestaketa. Hortzak garbitzeko beste produktuak.



9. Atala- Kosmetikoen kontrolak

17.- Produktu kosmetikoen kontrolak







IDATZIZKO TALDEKO LANA:



Lan honen helburu nagusia hau da: ikasleak, begi-bistaz zein tresneria espezifikoa erabiliz, gaixo/bezero baten azal mota aztertzea eta haren kasurako produkturik egokiena gomendatu edo formulatu ahal izatea. Horretarako, bere azal motara zuzendutako 3 formulazio jasotzen duen txosten bat presatuko du.





EGITARAU PRAKTIKOA

Programa praktikoak larruazal motaren analisia jasotzen du, hidratazioa, sebo-maila, elastikotasuna eta pigmentazioa neurtzeko aukera ematen duen larruazal-analizagailu bat erabiliz, baita laborategian hainbat formulazio prestaketa ere:

- Gel esfoliatzailea

- Gorputzeko larruazal lehorretarako o/w emultsio arina

- Pantenol eta zeta-proteinekin egindako xanpua.

- Krema hidro-nutritiboa.

- Krema-gel motako “after-shave”

- Alfa-hidroxiazidoekin egindako seruma

- Aurpegirako tonikoa

- Ur mizelarra

- Eguzki babeserako pasta dermiko oliotsua

- Aknearen aurkako aurpegi-maskara antiseborreiko eta keratolitikoa.

- Ezpainetarako pomada

- “Oil-free” eskuetarako krema

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistralak (M): egitarau teorikoa lantzeko eta kasu praktikoak ebazteko

Laborategiko klase praktikoak (GL)

eGela

Tutoretzak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio irizpideak eta baliabideak:



IDATZIZKO AZTERKETA TEORIKO-PRAKTIKOA (%60)

- Test galderak, teoriaren ulermenari buruzko galdera laburrak eta klase teoriko eta praktikoen edukiari buruzko kasu praktikoen ebazpena.

- Azterketaren %50 gainditzea beharrezkoa da irakasgaia gainditzeko.



Ebaluazio irizpideak:

- Teorian azaldutako kontzeptuen ulermena, azalpen koherentea.

- Kontzeptuen aplikazio egokia, arrazoiketa aproposarekin eta erantzunak argudiatuz.

- Eduki teoriko eta praktikoen arteko erlazio maila

- Kontzeptu akats eza.

- Ortografia eta sintaxi akatsak: kopuruaren arabera zigortuko dira, -0,1 puntu akats bakoitzeko, -0,5 puntuko maximora arte.





IDATZIZKO TALDEKO LANA (%30): ikasleek txosten bat prestatuko dute, zeinean hurrengoak jasoko diren: paziente baten larruazalaren analisia (irakasleek emandako datuetan oinarrituta), azal horren ezaugarrietarako hiru formulazio espezifikoren diseinua eta formulazio horiek aplikatzeko aholku dermofarmazeutikoak.

Ebaluazio irizpideak:

- Entregagaiak eta amaierako txostena entregatzea, ezarritako epeetan.

- Edukia eta gaiari buruzko ezaguera, akats larririk gabe

- Originaltasuna

- Idatzizko komunikazioa (argitasuna, egitura, hiztegia, gramatika, ortografia, edizio formala, bibliografia).-

-Talde-lana: Ikasleek idatzizko lanean ikaskideek izan duten parte-hartzea ebaluatzeko galdetegi bat izango dute. Ikasle bakoitzak galdetegi hau entregatu beharko du eGelan sortutako atazaren bidez, UPV/EHUko Farmaziako Graduko 5. mailako azterketen egutegian azken ebaluazioa egiteko ezarritako data baino lehen.





LABORATEGIKO PRAKTIKAK (%10)

Praktiketako kalifikazioa gai/ez gai izango da. Ez gai izateak, laborategiko azterketa bat egin behar izatea suposatuko du. Ikasgaia gainditzeko laborategiko praktikak gainditu beharko dira.

Honako aspektuak hartuko dira kontuan:



- Puntualitatea

- Garbitasuna eta ordena

- Jarrera

- Emaitzak



- Laborategiko praktiken kalifikaziorako produktu kosmetiko komertzial baten analisia burutuko da (%10): praktiketan azala analizatzeko ekipo baten bidez aztertutako azal zehatz batentzat, produktu kosmetiko bat egokia den ala ez zehaztu eta osagaien funtzio nagusiak deskribatu. Idatzizko komunikazioa ere baloratuko da (hiztegia, gramatika, ortografia).



OHARRAK

- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

- Ikasleak nahi izanez gero, etengabeko ebaluazioan lortutako emaitzak matrikularen hurrengo ikasturterako gorde ahalko dira.



DEIALDIARI UKO EGITEA

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

- Azken proba idatzira ez aurkeztea nahiko izango da deialdiari uko egin eta “ez aurkeztua” kalifikazioa izateko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ez dira ezohiko deialdirako mantenduko eta ikasleek deialdi horretan kalifikazioaren %100-a suposatzen duen froga(k) egin ahalko dute.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Azken proba idatzira ez aurkeztea nahiko izango da deialdiari uko egin eta “ez aurkeztua” kalifikazioa izateko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gema Herrerías. La Guía Definitiva para el Cuidado de la Piel. Piel, Cosméticos y Dermofarmacia. 2022.



Sergio del Río, Verena Santer, César E. Serna, Alicia López, Virginia Merino. Primeros pasos en un laboratorio de dermofarmacia y productos cosméticos. PUV, Valencia, 2019.



Aiala Salvador, Amaia Esquisabel. Dermofarmazia. Osasuna kanpoaldetik zaintzea. Ed. UPV/EHU. 2016. Eskuragarri: https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UCH00164337#Dermofarmazia.%20Osasuna%20kanpoaldetik%20zaintzea



Parra Juez, J. L, Pons Gimier, L, Ciencia cosmética: bases fisiológicas y criterios prácticos.



Consejo General de Colegios Oficiales de Farmacéuticos, Madrid 1995.

Martini, Marie-Claude. Introducción a la dermofarmacia y a la cosmetología. Ed. Acribia, Zaragoza, 2005.



Wilkinson, J.B.; Moore, R.J. Cosmetología de Harry. Ed. Diaz de Santos, Madrid, 1990.



Baumann, Leslie. Cosmetic dermatology: Principles & practice. Ed. Mc Graw-Hill, New York 2002.



Charlet, Egbert. Cosmética para farmacéuticos. Ed. Acribia, Zaragoza. 1996.

Gehiago sakontzeko bibliografia

F. Carrasco. Diccionario de Ingredientes Cosméticos (4ª edición). AUTOR-EDITOR, Málaga, 2014.

Alía Fernández-Montes, Enrique. Formulario magistral de medicamentos de uso dermatológico. Ed. Ciencia, 1993.

Alía Fernández-Montes, Enrique. Formulación de preparados dermocosméticos. Ed. Egraf, 1995.
M.J. Llopis, Baix All V. La formulación magistral en la oficina de farmacia (partes I, II y III) (1981, 1985, 1990).

Fitzpatrick, Thomas B. Dermatología en medicina general. Tomos I, II y III. Ed. Panamericana, Buenos Aires, 2005.

Elsner, Peter. Cosmeceuticals and active cosmetics: drugs versus cosmetics, 2005.
Goddard, E.D. y Gruber, J.V. Principles of polymer science and technology in cosmetics and personal care, 1999.

Simmons, John V. Cosméticos: formulación, preparación y aplicación. Ed. A. Madrid Vicente, Madrid, 2000.

Aldizkariak

Clinics in Dermatology
http://www.sciencedirect.com/science/journal/0738081X

Journal of Dermatological Science
http://www.sciencedirect.com/science/journal/09231811

Journal of the American Academy of Dermatology
http://www.sciencedirect.com/science/journal/01909622

Journal of the European Academy of Dermatology and Venereology
http://www.sciencedirect.com/science/journal/09269959

Current Problems in Dermatology
http://www.sciencedirect.com/science/journal/10400486

Dermatología cosmética médica y quirúrgica
http://www.dcmq.com.mx/

Actualidad dermatologica
http://www.actualidaddermatol.com/

Web helbideak

Consejo General de Colegios Oficiales de Farmacéuticos. Vocalía de Dermofarmacia http://www.portalfarma.com/

Asociación Europea de Fabricantes de Productos Cosméticos (COLIPA)
www.colipa.com

Cosmetlex (normas que rigen los productos cosméticos en la UE)
http://pharmacos.eudra.org/F3/home.html

Cosmetic, Toiletry and Fragance Association (CFTA)
http://www.ctfa.org/

ociedad Dermatológica en internet
http://www.telemedicine.org/

Sociedad Española de Medicina y Cirugía Cosmética
http://www.semcc.com/

SUN-FX 365 (eguzki eta azalaren arteko erlazioari buruzkoa)
http://www.sun-fx365.com/

Infocosmetic http://www.info-cosmetic.com/
Cosmetic Index http://www.cosmeticindex.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CALVO HERNAEZ, MARIA BEGOÑA
  • HERNANDEZ MARTIN, ROSA MARIA
  • PEDRAZ MUÑOZ, JOSE LUIS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-14:00 (1)

2-3

12:30-14:00 (2)

2-13

11:00-12:30 (3)

5-7

12:30-14:00 (4)

7-10

11:00-12:30 (5)

9-12

12:30-14:00 (6)

10-13

09:00-10:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

6-6

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:00-13:00 (1)

2-3

11:00-12:30 (2)

2-13

12:30-14:00 (3)

5-7

11:00-12:30 (4)

7-10

12:30-14:00 (5)

9-12

11:00-12:30 (6)

10-13

10:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)