XSLaren edukia

Lanbidearen eta Enpleguaren Garapenerako Orientazioa26266

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26266

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau 7. Moduluan kokatzen da, hain zuzen ere Gizarteratzea espezialitatean. Modulu honen helburua, orain arte titulazioan jasotako formazioa sendotzea eta gizarte hezkuntzako lanbide praktikaren azterketan sakontzea, da; profesional bezala lanbidean eman daitezkeen egoera, dilema edo arazo ezberdinekin lan eginez. Hau dena lanbide hobekuntzaren kultura barneratuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

-Proiektu profesionala bideratzen jakitea.

-Laneratzeko Orientazioko teoriak, baliabideak eta esperientziak ezagutu Giza Hezkuntzako ingurune eta egoera ezberdinetara aztertzeko eta aplikatzeko.

-Orientatzailearen helburuak eta funtzioak aztertu eta Orientazio gaiaren aurrean jarrera gogoetatsu edo pentsakor bat hartu, aztertuz eta baloratuz zein abantaila eta muga dauden, lana lortzeko eta gizakion aukera berdinketa bultzatzeko .

-Lana eta enpleguaren kontzeptuak bereizi; lan merkatuan izan dituen aldaketak baloratu; lanaren giza funtzioak aztertu eta langabeziaren arrazoiak eta eraginak aztertu.

-Lan merkatuak izan diren aldaketak jarrera kritiko batekin aztertu eta enpleguaren aurrean egoera larrian dauden hainbat kolektiboek dituzten orientazio eta formazio beharrak identifikatu.

-Giza hezitzaileen prestaketa eta profesionaltasunerako ekarpenak egin, behar dituen eduki teoriko eta praktikoak emanez, Laneratzeko Orientazio diseinuak, aplikazioak eta ebaluazioak egiteko.

-Laneratzeko orientazio metodologiak antzeman eta Garapen Profesionala kontzeptuaren aukerak aztertu eta esperimentatu.

-Lanbide Heziketa sistemaren baliabideak miatu, lanean sartzeko zailtasunak dituzten gizakideak behar bezala orientatzeko.

-Gure inguruan lana aurkitzeko dauden erakunde eta baliabideak identifikatu.

-Arriskuan dagoen pertsona edo kolektibo baten egoera aztertzeko eta enplegurako orientazio eta formazio esku-hartze bat proposatzeko.



Zeharkakoak:

-Era askotako entzuleei, ahoz adieraztea, ideiak, argumentuak, arazoak eta ebazpenak; entzule desberdinei hizkuntza egokituz

- Dokumentu profesionalak idaztea testuinguru bakoitzak eskatzen duen egitarauren arabera(CG9*).

-Talde lanerako gaitasuna izatea garatutako dinamika eta prozesuaz kontzientzia hartuz. (CG10*).

-Giza hezkuntzako egoeren azterketak eta esku-hartzeak gako Gizarte Hezitzaileen kode deontologiaren arabera egitea (CG5*)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. SARRERA. SSTEMA-MUNDUAREN FUNTZIONAMENDUA.

1.1. Gainbalioa

1.2. Klase sozialak eta estratifikazioa

1.3. Alienazioa

2. LANA ETA ENPLEGUA:

2.1. Kontzeptuen esanahia: lana, enplegua, langabezia,

Langabeziaren ondorioak

2.2. Lanaren funtzioa, lan baldintzak, lan betegarria, lan harremanak, lan politikak

2.3. Lan betegarria eta lan postuaren orientazioa

3. LANBIDE ORIENTAZIOA/LANERATZEKO ORIENTAZIOA

3.1. Zer da Laneratzeko Orientazioa?: definizioa, helburuak, ereduak...

3.2. Lanbiderako eta enplegurako gaitasunak

3.3. Kualifikazio sistema: Euskal institutuko “Kualifikazio sistema eta lanbide heziketa” EQF /Marco Europeo de Cualificaciones /Gaitasunen Europako Markoa

3.4. Orientazioko ereduak: “Career Education” kontzeptua.

4. LANBIDE HEZIKETA

4.1. Lanbide Heziketaren Euskal Plana: LANBIDEZ

4.2. Europar kualifikazio sistema

4.3. Enplegurako lanbide heziketa (lanbide prestakuntza)

5. ORIENTATZAILEAREN ZEREGINAK ETA HABILEZIAK

LANA BILATZEKO ERREKURTSOAK ETA TEKNIKAK

5.1. Erakundeak, tresnak, enpresen erregistroak …

MetodologiaToggle Navigation

Jarduera nagusiak bi dira:

Arlo teorikoan agertzen den gai-zerrenda, ikuspuntu kritiko batetik, lana eta lanbide garapena mundua ezagutzeko erreferentea izango da. Klaseko aurkezpenak, irakurketak, eztabaidak, e.a. ikasleari baliozkoa izango zaio tarte praktikoan landuko diren lanei aurre egiteko; halaber, ikasle bakoitzaren glosarioa osatzen joateko.

Arlo praktikoan: hainbat ariketa eta dinamika joango gara egiten, gehienbat bi zereginen inguruan:

Ikasle talde(3-4 ikasle) bakoitzak, egoera ezberdinean dauden pertsonen (etorkinak, emakumeak, luzean langabezian egon direnak, menpekotasunen bat dutenak, gabeziak dituztenak, e.a. ) kasuak aztertuko ditu eta laneratzeko orientazio ebazpenak emango ditu. Pertsona hauek orientatzeko hainbat metodo eta teknika ezberdinak

Ikasle bakoitzak bere Proiektu Profesionala garatzen joango da eta horren inguruan hainbat ariketa eta ekintza egingo dira.

Zeregin horiek lantzeko, honako jarduera hauek proposatzen dira:

Aurretiko planteamenduei buruzko hausnarketak

Testuen irakurketak

Praktika profesionaletik ateratako egoeren analisia

Esparru profesionaleko egoeren dramatizazioak: ikasleari bere emozioak sentitzea eta simulatutako kasuekin jarduketa profesionalak praktikatzea ahalbidetuko diote. (Psikodramaren bidez)

Ahozko edo idatzizko azalpenak

Materialei, bere jarduketari, taldearen jarduketari, etab. buruzko balorazio kritikoak.



Ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista bihurtu beharko da, jardueretan parte hartzen, behatzen, iritzia ematen, iradokitzen eta egoeren azterketa egiten duen heinean. Horrez gain, irakaslearekin eta bere kideekin hitz egingo du, bizitza profesionaleko eszenak irudikatuko eta aztertuko ditu, elkarrekintzan arituko da, taldeko kide dela ulertuko du, taldearen jarduerak dinamizatuko ditu, eta bere ikasketa prozesuari eta bere taldekideen ikasketa prozesuari buruzko hausnarketa egingo du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia egiteko derrigorrez klasera %80 etorri beharra dago. Ebaluaketa jarraituari uko egin nahi izanez gero beti ere idatziz egin beharrekoa, irakasleari zuzenduta.Arautegiko 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz:azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazIoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria.”

Atal guztiak gainditu behar dira nota orokorra ipini ahal izateko, edo bataz bestekoa egiteko. Atal, azteketa edo probaren bat suspendituz gero, berreskurapenean hori bera bakarrik egin beharko luke (lehenego berreskurapena den bitartean, alegia, ikas-kurtso berdinean izanez gero)

Ebaluaketa jarraitua:

BANAKAKOA

- Klaseko jarrera + parte hartzea: %20

- Banakako ariketak: %20

-AZTERKETA (Ahoskoa): %20



TALDEKA:

- Kasuen azterketa eta ebazpena %40



Uztezko iruzur, kopia edo plagioaren aurrean:

- Proban bertan iruzur, kopia edo plagioa antzematen bada, ikasgelan dagoen irakasleak azterketa eta kasuan kasuko materialak, entregatzeko eskatuko dio ikasleari, eta gertaeraren berri jasoko du idatziz. Irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio susppentso klaifikazioa (0.0) daukala ariketan.

- Lan akademikoa zuzentzean irakasleari agerikoa iruditzen bazaio notan eragin nabarmena izango lukeen iruzurren bat egin dela, suspentsoa jarri jarri ahal izango dio, behar bezala arrazoitua.

Hau guztiaz gain, bi kasuetan eta etika akademikorako protokoloa jarraiki, plagioa, kopia edo iruzurra egiten duen orok edo horretarako laguntza eskeintzen duen orok, espediente akademikoa irekitzeko aukera aztertuko da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Klasera etortzen ez direnentzat: kurtsoko 9. astea baino lehen idatzia bidali beharko diote irakasleari.



BANAKAKOA

- AZTERKETA: %100. Atal praktikoa %50. Atal teorikoa %50 (parte bat ahozkoa izango da)

- Aukera dago azterketa %60 izateko, banakako lan batzuk egoten badira (klasera etortzen direnen lan berdinak, baina taldean egin beharrean, banaka. Beti ere, aurretik irakaslearekin hitzartuta eta tutoretzen bidez bideratuta.

Uztezko iruzur, kopia edo plagioaren aurrean:

- Proban bertan iruzur, kopia edo plagioa antzematen bada, ikasgelan dagoen irakasleak azterketa eta kasuan kasuko materialak, entregatzeko eskatuko dio ikasleari, eta gertaeraren berri jasoko du idatziz. Irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio susppentso klaifikazioa (0.0) daukala ariketan.

- Lan akademikoa zuzentzean irakasleari agerikoa iruditzen bazaio notan eragin nabarmena izango lukeen iruzurren bat egin dela, suspentsoa jarri jarri ahal izango dio, behar bezala arrazoitua.

Hau guztiaz gain, bi kasuetan eta etika akademikorako protokoloa jarraiki, plagioa, kopia edo iruzurra egiten duen orok edo horretarako laguntza eskeintzen duen orok, espediente akademikoa irekitzeko aukera aztertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-gelan agertzen den materiala eta zeregin guztiak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BLAS ARITIO,F. (2007). Competencias Profesionales en la Formación Profesional. Madrid: Alianza Editorial.

ECHEBERRIA,B. (Coord.).(2008). Orientación Profesional. Barcelona: Editorial UOC.

OCDE (2004).Orientación Profesional y políticas públicas. Cómo acortar distancias. Paris/Madrid: Ministerio de Educación y Ciencia.

RUIZ VIÑALS,C. (Coord.).(2004). Políticas sociolaborales. Un enfoque pluridisciplinar. Barcelona: Editorial UOC.

Frago, E. y Col (2004). El empleo de los inempleables. Metodologías y recursos para la inserción laboral. Barcelona: Ed. Popular (Nº AMICUS=2291721)

Gallego, S. (1999). Como planificar el desarrollo profesional. Actividades y estrategias de autoorientación. Barcelona: Laertes (Nº AMICUS=2322017)

Montané, J (1993). Orientación Ocupacional. Barcelona:CEAC

Perez Bullosa, A y Blasco, P. (2001) Orientación e inserción profesional: fundamentos y tendencias. Valencia. Nau Llibres (Nº AMICUS=002291676)

Santana Vega, Lidia E. (2001). Trabajo, educación y cultura. Un enfoque interdisciplinar. Madrid: Pirámide. (Nº AMICUS=2591110)

Sarasola Ituarte, Lander (2008). Formación y Orientación para el empleo. En Echeverria, Benito (Coord.). Orientación profesional. Barcelona: UOC (Nº AMICUS=2444681)

Sebastian Ramos, A.; Sánchez, M.F. (2005). El mercado de trabajo y el acceso al mundo laboral. Una perspectiva desde la orientación profesional. Barcelona: Estel (Nº AMICUS= 2356689)

Sobrado, L. (1999) Orientación e intervención sociolaboral. Barcelona: Estel (Nº AMICUS=2356068)

Gehiago sakontzeko bibliografia

AIZPURU,M.;RIVERA,A. (1994). Manual de historia social del trabajo. Madrid: Ed. Siglo XXI.
BLANCH,J.M. (1990). Del viejo al nuevo paro. Un análisis psicológico y social. Barcelona: PPU.
CANO, E.M. (1996). El trabajo precario: concepto y dimensiones. A F. de la Roca y A. Sánchez. Economía crítica. Trabajo y medio ambiente. Valencia: Universidad de Valencia.
HERRERA,M.-GASTÓN,P. (2003). Las políticas sociales en las sociedades complejas. Madrid: Ariel.

Aldizkariak

REVISTA EUROPEA DE FORMACION PROFESIONAL. Centro Europeo para el Desarrollo de la Formación Profesional, CEDEFOP (http://www.cedefop.europa.eu/)
BORDÓN. Revista de Pedagogía
RIE. Revista de Investigación Educativa
RELIEVE Revista Electrónica de Investigación y Evaluación Educativa (http://www.uv.es/RELIEVE/)

Web helbideak

http://www.fundaciontripartita.org
http://www.empleo.gob.es/index.htm
http://www.empleo.gob.es/es/Guia/index.htm
http://www.lanbide.net
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
http://www.oei.es
http://www.cedefop.europa.eu

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

11:30-13:30 (1)

09:00-10:30 (2)

10-10

09:00-12:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
  • 2S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
  • 2S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (3)
  • 2S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

11:00-13:30 (1)

10-10

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
  • 2S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

11:30-14:00 (1)

10-10

09:00-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S04G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
  • 1S04G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)