XSLaren edukia

Jarduera Fisiko Inklusiboa25772

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25772

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia1015
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek arreta berezia eskaintzen die aniztasun funtzionala duten pertsonek jarduera fisikoarengan dituzten interesei, oztopoei eta gaitasunei, bai hezkuntzaren zein aisialdiaren arloan. Ikasleek Jarduera Fisiko Inklusiboarekin (JFI) lotutako edukiei buruzko ezagutzak eta trebetasunak izan behar dituzte, irakasgaia amaitzean AFIren saioak erraz diseinatu eta proposatu ahal izateko. Horren barruan sartzen da desgaitasuna duten pertsonei kalitatezko zerbitzua emateko gaitasuna garatzea, hezkuntza-, kirol-, aisia- edo osasun-testuinguruetan, esparru inklusibo baten ikuspegitik.



Irakasgaia 4 eduki-multzotan banatzen da: lehenengo gaian terminologia, desgaitasuna duten pertsonen ezaugarriak eta irisgarritasuna landuko dira. Bigarren blokean hezkuntza-esparrura egingo da jauzi. Hirugarren multzoak kirol egokituari eta kirol egokitua egituratzen duen sailkapen-sistemari egingo die erreferentzia. Azken gai-multzoa, aldiz, aisialdiko jarduera fisiko inklusiboetan oinarrituko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULAZIOAREN GAITASUN OROKORRAK



G008 - Jarduera fisikoari eta kirolari buruzko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak diseinatu, garatu eta ebaluatzea, pertsonen banakako eta testuinguruko ezaugarriekin.



CB2 - Ikasleek beren ezagutzak lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakin behar dute, eta erakutsi ohi diren gaitasunak izan behar dituzte, beren ikasketa-eremuan argudioak eginez, defendatuz eta arazoak konponduz.



CB5 - Ikasleek hurrengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK ETA IKASKUNTZAREN EMAITZAK



Irakasgaiaren berariazko gaitasunak



C.1 – JFIren eduki espezifikoak ezagutzea eta hezkuntzaren, aisialdiaren eta kirol lehiakorraren esparruan garatzea.



Ikaskuntzaren emaitzak 1: Ikasleek kasu zehatz bakoitzerako eduki teorikoak ezagutzen dituzte.



Ikaskuntzaren emaitzak 2: Kasu zehatz bakoitzean ikasleei zuzendutako JFI proposamenak garatzen dituzte.



Ebaluatu eta kalifikatu egiten da.



C.2.- Aniztasun funtzionala duten pertsonek hezkuntzan eta gizartean parte hartzeko dituzten aukerak eta zailtasunak ezagutzea, eta aniztasunarekiko jarrera onak duen garrantziaz jabetzea.



Ikaskuntzaren emaitzak: Aniztasun funtzionala duten pertsonen arazo eta aukera espezifikoak identifikatzea eta zailtasun/aukera horiei jarrera inklusibo batekin heltzea.



Ebaluatu eta kalifikatu egiten da.



C.3.- JFIra eta kirol egokitura bideratutako erakunde eta elkarteen funtzionamendua ezagutzea.



Ikaskuntzaren emaitzak: Ikasleek JFIrekin eta kirol egokituarekin zerikusia duten federazio eta erakundeen egitura eta antolaketa ezagutuko dute.



Ebaluatu eta kalifikatu egiten da.



C.4.- Urritasunak aniztasun funtzionala duten pertsonengan duen eragina ezagutzea, aztertzea eta ulertzea, bai eta JFI eta/edo kirol egokituaren bidez erantzuna ematen jakitea ere.



Ikaskuntzaren emaitzak: Ikasleek giza gorputzaren mugak identifikatzeko eta horiei erantzuteko gaitasuna garatuko dute.



Ebaluatu eta kalifikatu egiten da.



Zeharkako konpetentziak



G020 - Egoera berrietara egokitzeko, arazoak konpontzeko eta ikaskuntza autonomorako gaitasunak garatzea.



Ikaskuntzaren emaitzak: Ikaslea bere kabuz egoera berrietara egokitzen da eta problemak ebazten ditu.



Ebaluatu eta kalifikatu egiten da.



G021 - Lanbide-jardunean bikaintasun- eta kalitate-ohiturak garatzea.



Ikaskuntzaren emaitzak: ikasleek modu kolaboratiboan lan egiten dute, eta etorkizunean modu profesionalean egingo dituzten zereginen eta lanen kalitate-estandarrak betetzen dituzte.



Ebaluatu eta kalifikatu egiten da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKO PRAKTIKOAK



I. GAI MULTZOA: GORPUTZ HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN INGURUKO OROKORTASUNAK



1.1. GAIA: Jarduera fisiko inklusiboa.



- Kontzeptu orokorrak.

- Ikuspuntu historikoa.

- Terminologiaren interpretazio ezberdinak.

- Interbentzio esparruak.



1.2. GAIA: Jarduera fisiko inklusiboa nori zuzendua dago: Poblazioaren deskribapena.



- urritasun fisikoa: definizioa, mota, etiologia, intzidentzia, sailkapena eta ezaugarri orokorrak.

- urritasun sentsoriala: definizioa, mota, etiologia, intzidentzia, sailkapena eta ezaugarri orokorrak.

- urritasun psikikoa: definizioa, mota, etiologia, intzidentzia, sailkapena eta ezaugarri orokorrak.



1.3. GAIA: Urritasuna duten pertsonen mugikortasuna eta irisgarritasuna





II. GAI MULTZOA: IKUSPEGI INKLUSIBOA IRAKASKUNTZA FORMALEAN: GORPUTZ HEZKUNTZA ARLOA.



2.1. GAIA: Hezkuntza Inklusio/segregazio kontzeptuen orokortasunak.



- Bigarren hezkuntzako lege eta araudia hezkuntza inklusiorako.

- Inklusio araudiaren aplikazioa gorputz hezkuntzan

- Hezkuntza zentru motak inklusioaren ikuspuntutik



2.2. GAIA: Inklusioa gorputz hezkuntzan



- Eskola inklusiboa: eskolako eta eskolaz kanpoko ekintzen markoa.

- Hezkuntza Premia Bereziak gorputz hezkuntzan

- Inklusiorako aukerak gorputz hezkuntzan: ebidentzia zientifikoa

- Inklusiorako zailtasunak gorputz hezkuntzan: ebidentzia zientifikoa



2.3. GAIA: Inklusioa eskola kirolean



- Eskola kirolaren antolaketa urritasuna duten pertsonentzat.

- Eskola kirola hobetzeko proposamenak urritasuna duten pertsonentzat.



III. GAI MULTZOA. KIROL EGOKITUA



3.1. GAIA: Kirol egokituaren antolaketa



- Batzorde Paralinpikoak.

- Kirol federazioen antolaketa nazioarte mailan, maila nazionalean eta erkidego mailan.

- Klubak

- Kirol entitateak eta beste entitateak.



3.2. GAIA: Kirol sailkapenaren kontzeptua



- Sailkapenaren kontzeptua

- Sailkapen kriterio eta motak urritasunaren arabera.

- Ebidentzia zientifikoan oinarritutako sailkapena



3.3. GAIA: Kirol egokitu ezberdinen analisia



- Kirol espezifikoak

- Kirol egokituak





IV. GAI MULTZOA. JARDUERA FISIKO INKLUSIBOA AISIALDI ESPARRUAN



4.1. GAIA: Jarduera fisikoaren antolaketa urritasuna duten pertsonentzat



- Entitate eta erakundeen izaera eta ezaugarriak

- Jaduera fisiko motak aisialdi egoeretan.

- Jarduera fisiko inklusiboa ziurtatzeko egokitzapen eta proposamenak



MetodologiaToggle Navigation

A) Eduki teorikoak: saio magistralak ikus-entzunezko materialean oinarrituz (aurkezpenak Powerpoint-arekin).



Ondorengoa ere erabiliko da:



- Eztabaidaturiko aurkezpenak taldearekin. Ikasleen partehartzea bultzatuko da galderekin.

- Derrigorrezko lanen aurkezpenak (irakaslearen ikuskapenarekin)

- Klasean ikusitako testuen iruzkinak

- Talde eztabaidak

- Klasean ikusitako testuetatik edo bideoetatik ateratako kasu zehatzen azterlana

- Bideoen aurkezpenak





B) Eduki praktikoak: irakasleak zuzenduko ditu saio praktikoak. Testuinguru ezberdinetan garatu daitezke (gelan edota kiroldegian). Ikasleek, zehaztuko diren egunetan, praktika lanak aurkeztu beharko dituzte (klasean emandako jarraibideak jarraituz).



eGela erabiliko da irakaskuntzarako euskarri bezala, batez ere ikasleari informazioaren bilaketa errazteko, baina baita ikasleen arteko elkarlana bultzatzeko ere (beti irakaslearen ikuskapenarekin).



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 45

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak 2 era hauen arteko bat aukeratu beharko du:





a) Ebaluaketa jarraia: ikasleak saio teoriko-praktikoetan adeitsu parte hartu beharko du, eta azterketa idatzia zein eskatutako lan guztiak entregatu behako ditu zehaztutako epeen barruan. Ikasleak praktikak edo lanak E-Gela plataformaren bidez entregatu beharko ditu. Plataforman zehazki aurkeztuko dira zeregin ezberdinen entregatze datak. Epea igaro ondoren praktika edo zereginen bat entregatuz gero, 5etik kalifikatuko da. Zeregin edo praktika berandu entregatuz gero 5 izango da kalifikazio maximoa. Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzean gutxienez 10 puntutik 5ko nota lortu beharko du. Amaierako kalifikaziorako atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira: talde lana (%45), zeregin/praktikak (%5) eta azterketak (%50).



Ikasle batek entregatu beharreko lanen bat gainditzen ez baldin badu ez ohiko deialdia egin beharko du gainditu ez duen gaiarekin bakarrik. Nota partzialak kurtso akademiko berean bakarrik gordeko dira.



EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA: Ikasleak ebaluazio jarraiari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.





b) Azken ebaluazioa: Azterketa idatzia zein eskatutako lan guztiak entregatu behako ditu zehaztutako epeen barruan. Ikasleak praktikak edo lanak E-Gela plataformaren bidez entregatu beharko ditu azterketa deialdi ofiziala azken entregatze data izanik. Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzean (talde lanean, zeregin/praktiketan eta azterketan) gutxienez 10 puntutik 5ko nota lortu beharko du. Amaierako kalifikaziorako azterketaren kalifikazioa hartuko da kontutan (%100).



Ikasle batek entregatu beharreko lanen bat gainditzen ez baldin badu ez ohiko deialdia egin beharko du gainditu ez duen gaiarekin bakarrik. Nota partzialak kurtso akademiko berean bakarrik gordeko dira.





AZKEN EBALUAZIOKO DEIALDIARI UKO EGITEA.





1. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



2. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



3. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



USTEZKO IRUZUR, KOPIA EDO PLAGIOAREN AURREAN



Ohiko deialdian zein ez-ohiko deialdian, kasu guztietan, ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio. Era berean, irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio suspentso kalifikazioa (0.0) izango dela.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

a) Ebaluaketa jarraia: Ikasleak gainditu ez dituen praktikak edo lanak E-Gela plataformaren bidez entregatu beharko ditu azterketa data baino lehen. Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzean gutxienez 10 puntutik 5ko nota lortu beharko du. Amaierako kalifikaziorako atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira: talde lana (%45), zeregin/praktikak (%5) eta azterketak (%50).



Ikasle batek entregatu beharreko lanen bat gainditzen ez baldin badu edo epea igaro ondoren praktika edo lana entregatzen badu, suspentso kalifikazioa izango da. Ezohiko deialdiaren ondoren nota partzialak ez dira hurrengo kurtso akademikorako gordeko.





b) Azken ebaluazioa: Azterketa idatzia zein eskatutako lan guztiak entregatu behako ditu. Ikasleak praktikak edo lanak E-Gela plataformaren bidez entregatu beharko ditu azterketaren ez ohiko deialdia azken entregatze data izanda. Irakasgaia gainditzeko (10etik 5) atal bakoitzean (talde lanean, zeregin/praktiketan eta azterketan) gutxienez 10 puntutik 5ko nota lortu beharko du. Amaierako kalifikaziorako azterketaren kalifikazioa hartuko da kontutan (%100).



Ikasle batek entregatu beharreko lanen bat gainditzen ez baldin badu edo epea igaro ondoren praktika edo lana entregatzen badu, suspentso kalifikazioa izango da. Ezohiko deialdiaren ondoren nota partzialak ez dira hurrengo kurtso akademikorako gordeko.



Ebaluazioa ez prezentziala egin beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egingo dira 2022-2023 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta egitarauan. Ebaluazio proba hauek ahozkoak izan litezke.



EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA.



Ez ohiko deialdiari uko egiterakoan ikaslearen kalifikazioa ez aurkeztua izango da.

Azterketa egun ofizialean ez aurkezteak ez ohiko deialdian uko egite automatikoa ekarriko du.



USTEZKO IRUZUR, KOPIA EDO PLAGIOAREN AURREAN



Ohiko deialdian zein ez-ohiko deialdian, kasu guztietan, ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio. Era berean, irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio suspentso kalifikazioa (0.0) izango dela.







Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gela-n aurkeztuko den material dozentea.
Gelan aurkeztutako artikulu zientifikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aydemir, M. (2022). Relationships among postural stability, physical fitness, and shooting accuracy in Olympic female

goalball players. Journal of Exercise Rehabilitation, 18(5), 308–317. https://doi.org/10.12965/jer.2244376.188



Block, M. E., Haegele, J., Kelly, L., & Obrusnikova, I. (2021). Exploring future research in adapted physical education.

Research Quarterly for Exercise and Sport, 92(3), 429–442. https://doi.org/10.1080/02701367.2020.1741500



Bloemen, M. A., Backx, F. J., Takken, T., Wittink, H., Benner, J., Mollema, J., & de Groot, J. F. (2015). Factors associated

with physical activity in children and adolescents with a physical disability: a systematic review. Developmental Medicine

and Child Neurology, 57(2), 137–148. https://doi.org/10.1111/dmcn.12624



Demirturk, F., & Kaya, M. (2015). Physical education lessons and activity status of visually impaired and sighted

adolescents. Medical Science Monitor: International Medical Journal of Experimental and Clinical Research, 21,

3521–3527. https://doi.org/10.12659/msm.895038



Goosey-Tolfrey, V. L., & Leicht, C. A. (2013). Field-based physiological testing of wheelchair athletes. Sports Medicine,

43(2), 77–91. https://doi.org/10.1007/s40279-012-0009-6



Henríquez, M., Peña-González, I., Albaladejo-García, C., Sadarangani, K. P., & Reina, R. (in press). Sex differences in

change of direction deficit and asymmetries in footballers with cerebral palsy. Scandinavian Journal of Medicine & Science

in Sports. Advance online publication. https://doi.org/10.1111/sms.14383



Hutzler, Y., & Levi, l. (2008). Including children with disability in physical education: general and specific attitudes of high

school students. European Journal of Adapted Physical Activity, 1(2), 21—30. doi: 10.5507/euj.2008.006



McKay, C., Block, M., & Park, J. Y. (2015). The impact of Paralympic school day on student attitudes toward inclusion in

physical education. Adapted Physical Activity Quarterly, 32(4), 331–348. https://doi.org/10.1123/APAQ.2015-0045

Molik, B., Morgulec-Adamowicz, N., Kosmol, A., Perkowski, K., Bednarczuk, G., Skowroński, W., Gomez, M. A.,

Koc, K., Rutkowska, I., & Szyman, R. J. (2015). Game performance evaluation in male goalball players. Journal of Human

Kinetics, 48, 43–51. https://doi.org/10.1515/hukin-2015-0090



Oliveira, S. F. M., Oliveira, J. I. V., Haiachi, M., & Felder, H. (2022). Heart rate, oxygen uptake, and energy expenditure

response of an SL 3 class parabadminton athlete to a progressive test and simulated training session: a case study.

Applied Physiology, Nutrition, and Metabolism, 47(8), 883–887. https://doi.org/10.1139/apnm-2022-0126



Paulson, T., & Goosey-Tolfrey, V. (2017). Current perspectives on profiling and enhancing wheelchair court sport

performance. International Journal of Sports Physiology and Performance, 12(3), 275–286.

https://doi.org/10.1123/ijspp.2016-0231



Pérez-Tejero, J., Grassi-Roig, M., Coterón, J., & Hutzler, Y. (2022). Reverse integration in wheelchair basketball-a

mixed-method spanish stakeholders' perspective. Adapted Physical Activity Quarterly, 40(2), 177–196.

https://doi.org/10.1123/apaq.2022-0028



Perret C. (2017). Elite-adapted wheelchair sports performance: a systematic review. Disability and Rehabilitation, 39(2),

164–172. https://doi.org/10.3109/09638288.2015.1095951



Reina, R., Sierra, B., García, B. & Fernández, Y. (s.a.). Incluye-T. Educación física y deporte inclusivo. Elche: Limencop

S.L.



Reina, R. (2010). La actividad física y deporte adaptado ante el Espacio Europeo de Superior. Sevilla: Wanceulen 2010.



Reina, R. (2014). Inclusión en deporte adaptado: dos caras de una misma moneda. Psychology, Society, & Education, 6,

55-67.



https://doi.org/10.25115/psye.v6i1.508



Reina, R. & Vilanova-Périz, N. (2016). Guía sobre clasificación de la Discapacidad en Deporte Paralímpico. Elche:

Limencop S.L.



Reina, R., Hutzler, Y., Iniguez-Santiago, M. C., & Moreno-Murcia, J. A. (2019). Student attitudes toward inclusion in

physical education: the impact of ability beliefs, gender, and previous experiences. Adapted Physical Activity Quarterly,

36(1), 132–149. https://doi.org/10.1123/apaq.2017-0146



Rello, C. F., & Garoz Puerta, l. (2014). Review of programs aimed at awareness of disability through physical activity and

sport in school-aged children. Cultura, Ciencia y Deporte, 9(27), 199—210.



Rios, M. (2013). 565 juegos y tareas de iniciación deportiva adaptada a las personas con discapacidad. Barcelona:

Paidotribo.



Rojo-Ramos, J., Vega-Muñoz, A., Contreras-Barraza, N., & Barrios-Fernandez, S. (2022). Female and rural school

students show more positive attitudes toward disability during physical education lessons. International Journal of

Environmental Research and Public Health, 19(10), 5881. https://doi.org/10.3390/ijerph19105881



Aldizkariak

Adapted Physical Activity Quarterly
Journal of Sports Rehabilitation
Spinal Cord
IJSPP
JSCR
Revista Española de Medicina y Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
RYCIDE
Retos

Web helbideak

Pubmed
Asociación Española de Actividad Física y Deporte Adaptado
Centro de Estudios del Deporte Inclusivo (CEDI)
Comité Paralímpico Internacional
El Club de la Inclusión
Comité Paralímpico Español
Academia del Comité Paralímpico Internacional (Formación on-line)
Federacion Vasca de deporte adaptado
www.cermi.es
www.ince.mec.es
www.ncpad.org/disability
www.cpe.es
www.fedpc.org
www.feddf.es
www.feddi.org
www.fedc.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • SANTOS CONCEJERO, JORDAN
  • ZULAIKA ISASTI, LUIS MARIA
  • SANTOS CONCEJERO, JORDAN
  • ZULAIKA ISASTI, LUIS MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

13:00-15:00 (1)

Irakasleak