Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Egoera fisikoa ebaluatzea eta osasuna hobetzera bideratutako ariketa fisikoak agintzea.
- Entrenatzeko prozesua planifikatzea, garatzea eta kontrolatzea, maila desberdinetan.
- Giza motrizitatearen adierazpen desberdinen egitura eta funtzioa ezagutzea eta ulertzea.
- Giza motrizitatearen ahalmenen eta ereduen oinarriak, egiturak eta funtzioak ezagutzea eta ulertzea.
- JFKZko Graduaren (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak) ikasketa helburua ezagutzea eta ulertzea: jarduera fisikoak eta kiroletakoak giza motrizitatearen esparru guztietan.
- Jarduera fisiko desegokia egiteak osasunean izan ditzakeen arriskuak identifikatzea.
- Jarduera fisikoa eta kirola egitean eragina duten faktore anatomikoak, fisiologikoak, biomekanikoak, portaerari dagozkionak eta sozialak ezagutzea eta ulertzea.
- Jarduera fisikoa eta kirola egiteko ohitura iraunkorren eta autonomoen sorrera sustatzea eta ebaluatzea.
- Jarduera fisikoa, kirola eta jolas jarduera planifikatzea, antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea.
- Jarduera fisikoak eta kirolak giza organismoan dituzten eragin fisikoak, psikologikoak eta sozialak ezagutzea eta ulertzea.
- Jarduera fisikoari eta kirolari dagozkion irakatsi eta ikasteko prozesuak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, pertsonen banakako ezaugarriei eta beren testuinguruaren ezaugarriei arreta eskainita.
- Jarduera fisikoari eta kirolari, beren adierazpen guztietan, aplikatutako oinarrizko prestakuntza zientifikoa eskuratzea.
- Kirol erakundeak, entitateak eta instalazioak kudeatzea.
- Kirolaren oinarriak ezagutzea eta ulertzea.
- Printzipio anatomikoak, fisiologikoak, biomekanikoak, portaerari dagozkionak eta sozialak jarduera fisikoaren eta kirolaren arlo desberdinei aplikatzea.