Zer da ikasleen elkarte bat?
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen elkarteak izango dira titulu honen arabera eratutako guztiak, eta, parte hartze eta ordezkaritza demokratikoko printzipioen arabera, honako helburu hauek dituztenak: goi mailako hezkuntza, kulturaren sustapena, unibertsitateko eta kulturako ondasunen defentsa, garapen zientifikoa, kulturala eta artistikoa, jardun profesionalean aritzeko prestakuntza eta horien antzekoak, UPV/EHUko Estatutuen eta indarrean dagoen gainerako ordenamendu juridikoaren arabera.
UPV/EHUko ikasleen elkarteek unibertsitateko organoekin lankidetzan jardun ahal izango dute, kasu bakoitzean zehazten den moduan.
Elkarteen erregistroaz arduratzen den errektoreordetzak horien barne sailkapena egin ahal izango du.
- (Beste leiho bat zabalduko du) Ikasleen Araudiaren testu osoa. (Ikasleen elkarteei buruz propio onartutako arauak: 55. artikulutik 66. artikulura)
- (Beste leiho bat zabalduko du) Ikasleen Araudiaren testu osoa PDFan. (Ikasleen elkarteei buruz propio onartutako arauak: 55. artikulutik 66. artikulura)
- (Beste leiho bat zabalduko du) Bideoa: Ikasleen Partaidetza