Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN IGONE ZABALA UNZALU

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
igone.zabala@ehu.eus

Biologian lizentziatua (1984). Euskal Filologian doktorea (1993). UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean atxikitako irakaslea 1986ko abendutik, eta irakasle titularra 1997ko urtarriletik. Euskarazko erregistro akademikoen garapenean laguntzeko xedea duten irakasgaiak eman ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean: Euskara Zientifikoa, Euskara Teknikoa, Euskararen Arauak eta Erabilerak, Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia, Idatzizko eta Ahozko Komunikazio Zientifiko-Teknikoa Euskaraz. Masterretan ere hainbat irakasgai eman ditu, besteak beste, Terminologia eta Testu Espezializatuak, Informatika Fakultateko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP/LAP) masterrean.

Doktoretza egin berritan sintaxian eta morfologian lan egin bazuen ere, aurrerago haren ikerketa terminologiaren eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren alorrera zuzendu du. CNEAIk aitortutako 5 seiurteko ditu. 2 doktoretza-tesi zuzendu ditu. 2013 urtetik, Ixa ikerketa-taldeko kidea da. Argitalpenen eta ikerketa-proiektuen inguruko informazio xeheagorako http://ixa.si.ehu.es/node/1394/132?language=eu

Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko zuzendaria (2006-2009 / 2017-2024).

Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programaren koordinatzailea (2008-2024)

UPV/EHUko Euskara Batzordeko kidea (2006-2009)

Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko batzordearen kidea (2010-2013)

HAP/LAP masterreko (2008-2018) eta doktoretza-programako (2009-2020) Batzorde Akademikoaren kidea.