GJH-AK ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA ZUZENBIDEAREN IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZAN
Data
2024/09/05, 09:30
ODS Kongresua eta Zuzenbidea. Irailaren 5 eta 6an.
Antolatzailea: Irune Suberbiola.
Aurkezpena:
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle-talde bat gara (50 baino gehiago, Zuzenbideko Graduko irakasgai guztietatik). Une honetan (23-24 ikasturtea), gure Unibertsitateko berrikuntzako proiektu bat inplementatzen ari gara “La institucionalización de los Objetivos de Desarrollo Sostenible en el Grado en Derecho como objetivo, el Aprendizaje Basado en la Investigación como método y las competencias transversales como eje (IKD i3-323-11)” lelopean. Ia bukatzear dagoela, gure lana erakusteko asmoz eta, lehen-lehenik, GJHen eta irakaskuntza-berrikuntzaren arloan ikasten jarraitzeko asmoz, Biltzar bat antolatu dugu. Biltzar horretan Zuzenbidearen adar guztiak sartzen dira, eta, Espainiako hainbat unibertsitatetako irakasleek emandako txostenez gain, komunikazioak ere aurkeztu ahal izango dira. Gure asmoa da haren edukia open access argitalpen batean jasotzea.
Espainiako unibertsitate guztietako irakasleak gonbidatzen ditugu antolatzen dugun ekitaldi honetan parte hartzera, baliabide gutxirekin, baina gogo handiarekin. UPV/EHUko Graduko eta Irakaskuntza Berrikuntzako Errektoreordetzak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak lagunduta, izen-ematea doakoa da, eta Donostian bertan edo birtualki parte har daiteke. Zuen zain egongo gara.
Tokia:
- Irailaren 5a: 9.30-18 h Gradu Aretoan eta 10:30-19 h Batzar Aretoan
- Irailaren 6a: 8:30- 16 h Gradu Aretoan eta 8:30-16 h Batzar Aretoan
Onlineko eta aurrez aurreko modalitatea
DATA GARRANTZITSUAK:
Komunikazio-proposamenak ematea: Uztailaren 24a
Erantzuna: Uztailaren 28a
Noiz egingo den: Irailaren 5 eta 6an
Lanak argitaratzeko aurkeztea: Urriaren 30a
KOMUNIKAZIO-OINARRIAK ETA BIDALKETA FORMULARIOA
Harremanetarako
- Posta elektronikoa: zuzenbide.fak.hezkuntzaberrikuntza@ehu.es