XSLaren edukia

Konputagailu-Sareen eta Sistema Eragileen Oinarriak28267

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28267

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Konputagailu Sareen eta Sistema Eragileen Oinarriak", ikasgaia, hemendik aurrera KSSEO, Adimen Artifizialeko Graduko 1. urteko oinarrizko ikasgaietako bat da. Ikasgai hau sareen eta sistema eragileen arloan konpetentziak eskuratzera bideratuta dago. Honako gaiak landuko dira: konputagailu sareen funtzionamendua, komunikazio arkitekturak, aplikazio banatuak, fitxategi sistemak, memoriaren kudeaketa, prozesuen kudeaketa eta abar.



Horrela, ikasgai honek sistema eragileei eta sistemen komunikazioei buruzko oinarrizko ezagutzak finkatzen ditu. Ondoren, 2. mailako "Sistema Paralelo eta Banatuak" eta 3. mailako "Datu Masiboen Prozesamendurako Azpiegiturak" ikasgaiek ezagutza horretan sakonduko dute, beti ere adimen artifizialeko aplikazioetara zuzenduta.



Oinarrizko ikasgaia izanik, ez du aurreko ezagutzarik behar, eta ez du aurreko ikasgaien inongo menpekotasunik.



Laburbilduz, Adimen Artifizialean graduatu batek sistema eragileen ezaugarriak ezagutzeko gai izan behar du, baita aplikazio banatuen arteko komunikazioak ere, aplikazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean diseinatu eta gauzatzeko, adibidez, memoria handiko edo erantzun denbora kritikoko aplikazioak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASKUNTZAREN EMAITZAK



- IP helbideen blokeak kudeatzen jakitea.



- Ordenagailu sare baten bideratze ezaugarriak ulertzea.



- Sareen bidez ematen diren zerbitzu eta aplikazio nagusien egitura eta funtzionamendua ulertzea.



- Interneteko teknologietan oinarritutako aplikazio berriak asmatzen eta diseinatzen jakitea.



- Aplikazio baten osagaiak komunikatzeko protokolo egokienak hautatzen jakitea.



- Sistema eragileen baliabideei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea (memoria, prozesuak, komunikazioa), baita sistemaren errendimenduan duen eraginari buruzko ezaugarririk aipagarrienak.



- Sistemen baliabideak erabiltzen jakitea, tratamendu masiboko aplikazioak era eraginkorrean garatzeko.



- Sistema eragileak eskaintzen dituen tresnak erabiltzen jakitea, baliabideen erabilera aztertzeko.



- Autogestio eta autoerregulazio teknikak erabiltzen jakitea.



- Arazoak identifikatzen jakitea, beharrezko informazioa bilduz eta ulermen objetiborako elementu garrantzitsuak aukeratuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sistema eragileen sarrera

1.1. Sistema eragile motak, egitura eta egungo merkatua

1.2. Sistema eragilearen interfazeak

1.3. Sistema eragileen oinarrizko erabilera



2. Sarrera-irteera, fitxategi eta biltegiratze sistemen kudeaketa

2.1. Fitxategiak eta biltegiratze sistemak

2.2. Direktorio eta izenen kudeaketa

2.3. Fitxategi sistemaren koherentzia kudeatzea

2.4. Oinarrizko datuak babesteko mekanismoak (erabiltzaile anitzeko sistemak)



3. Memoriaren kudeaketa

3.1. Programen karga eta kokapena. Alegiazko memoria

3.2. Errendimendu irizpideak



4. Prozesuen kudeaketa

4.1. Sistema multiprogramatuak. Testuinguru aldaketa

4.2. Prozesuen kontrola eta planifikazioa

4.3. Prozesuen arteko komunikazioa eta sinkronizazioa



5. Konputagailu-sareen sarrera

5.1. Sareen azpiegitura



6. Sare-aplikazioak

6.1. Egitura

6.2. Garraio zerbitzuak

6.3. WWW, posta-elektronikoa eta DNS



7. IP Sareak

7.1. IP helbideratzea

7.2. Birbidaltzea

7.3. DHCP

7.4. NAT



8. Sare teknologiak

8.1. Sare-lokalak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetako klaseetan irakasgaiaren eduki kontzeptualak azaltzen dira, eta, horretarako, ikasleek parte hartzen dute noizbehinkako eztabaidetan. Ikasgelan dauden galdera eta arazoen ebazpena izango da parte hartzeko modua. Arazoak eta ariketak emango dira, bakarka edo taldean garatuko direnak. Honek gaiaren ezagutza teorikoan sakontzeko aukera emango du.



Laborategiko praktiketan fitxategi sistemaren kudeaketarako eta prozesuen kudeaketarako ariketak garatuko dira, Unix sistema eragilea erabiliz. Simulatzaileak ere erabiliko dira sistemen arteko oinarrizko komunikazio konfigurazioak egiteko.



Ikasleen ikaskuntza errazteko eta ziurtatzeko, bai ikasgelako ariketak eta bai laborategiko lanen jarraipena egingo da, aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Feedbacka emango da, ikasleek beren ikaskuntzaz jabetzeko aukera izan dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia bi zatitan banatzen da. Zati horiek bereizita ebaluatzen dira eta azken notan pisu bera dute: Sistema Eragileak eta Konputagailuen Sareak. Nahiz eta independenteak izan, bi zatietan ebaluazio-sistemak berberak dira eta irizpide berberei jarraitzen diete.



Ikasleek zati bakoitzean ebaluazio-sistema desberdinak aukera dezakete, eta, besterik adierazi ezean, ebaluazio jarraituaren sisteman hasiko dira. Ikasgaia gainditzeko, batez besteko nota 5 edo handiagoa izateaz gain, gutxienez 4 puntu lortu beharko dira (10etik) zati bakoitzean.



Zati bakoitzean irakasgaiaren notaren %50 ebaluatzen da, ebaluazio sistema hau aplikatuz:

- Ebaluazio jarraia:

Notaren %20 talde edo bakarkako lanetan oinarrituko da.

Gainerako %30a ikasgelan eta egindako ariketetan lortutako ezagutza teorikoan oinarrituko da, eta bakarka ebaluatuko da, bi proben bidez. Banakako lehen probak %10 balioko du, eta bigarrenak %20. Proba horietan gutxienez 4 puntu lortu beharko dira (10etik).



Lehenengo banakako proban gutxieneko nota lortzen duten ikasleak ebaluazio jarraituko sistemaren bidez ebaluatuko dira, kontrakoa eskatzen ez badute. Deialdiari uko egiteko nahikoa izanen da idatzizko bigarren probara ez aurkeztea, edo irakasleari mezu baten bidez jakinaraziz.



- Ebaluazio orokorra:

Notaren %40 idatzizko azterketa baten bidez ebaluatuko da, eta gainerako %10a, lan praktikoen bidez (hauen entrega beharrezkoa izango da). Deialdiari uko egiteko aski izanen da idatzizko azterketara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio orokorra bakarrik eskaintzen da, eta notaren %100 idatzizko azterketa baten bidez ebaluatuko da. Gutxienez 4 puntu lortu beharko dira (10etik) zati bakoitzean. Ohiko deialdian zatietako bat gainditu bada, nota horri eustsi ahalko zaio, beste zatiari dagokion azterketa bakarrik eginez. Deialdiari uko egiteko aski izanen da azterketara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiaren alegiazko gelan (eGela) eskuragarri dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

A. Silberschatz, P. Galvin, G. Gagne. Operating System Concepts, 10th edition. Wiley, 2018.



W. Stallings. Operating Systems Internals and Design Principles, 9th edition. Pearson, 2017.



A. Tanenbaum: Modern Operating Systems, 4th edition. Pearson, 2016.



J. Kurose, K. Ross. Redes de Computadoras. Un enfoque descendente, 7ª edición. Pearson, 2017.

Gehiago sakontzeko bibliografia

K. Robbins, S. Robbins. UNIX Systems Programming: Communication, Concurrency and Threads, 2nd edition. Prentice Hall, 2015.

E. Nemeth, G. Snyder, T. Hein, B. Whaley, D. Mackin. UNIX and Linux System Administration Handbook, 5th edition. Addison-Wesley, 2017.

A. Tanenbaum, D. Wetherall. Redes de Computadoras, 5ª edición. Pearson, 2012.

M. Rochkind: Advanced Unix Programming, Addison-Wesley, 2004.

Aldizkariak

IEEE JOURNAL ON SELECTED AREAS IN COMMUNICATIONS: http://www.jsac.ucsd.edu/

Web helbideak

Ikasgaiko eGela

http://williamstallings.com/

http://www.linux.org

http://www.tldp.org/

https://www.pearson.com/us/higher-education/program/Kurose-Computer-Networking-A-Top-Down-Approach-7th-Edition/PGM1101673.html

http://www.tcpipguide.com/free/index.htm

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

Irakasleak