XSLaren edukia
Bigarren Hizkuntza II: Frantsesa
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Ingeles Ikasketetako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Frantsesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Ordenagailuko p. | 60 | 90 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Ikaslea ondorengo hauek egiteko gai izango da:
1- Frantsesa gelan komunikatzeko tresna bezala erabili.
2- Ahoz eta idatziz era sinple batean komunikatu, oinarrizko sintaxia eta eguneroko bizitzako hiztegia erabiliz.
3- A1.2 mailako ahozko eta idatzizko testuak ulertu.
4- A 1.2 mailako idatzizko eta ahozko testuak ekoiztu.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
Ikasgaiaren edukiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako A1.2 mailaren gaitasun eta konpetentziak eskuratu eta garatzean oinarritzen dira, bai morfosintaxi, lexiko zein ahoskerari dagokienez, halaber alde soziokulturalak landuz. Edukiok ikastaldearen beharrizanei egokituko zaizkie.
MetodologiaToggle Navigation
Eskolak ardatz biren inguruan antolatzen dira, bata idatzia eta bestea ahozkoa, berauengan oinarrituta, ulermen eta adierazpen gaitasunak garatzen direlarik. Gaitasun inter kulturala testu desberdinen baitan txertatzen da. Jarduerak aurrez aurrekoak eta urrutikoak izango dira, norbere lan autonomoa indartuz, baliabide bibliografiko eta informatikoen bidez (eGela, e-maila, web estekak…). Eduki kontzeptualak klaseetan aurkezpenen bidez irakatsiko dira, ikaslegoaren partehartze aktiboa sustatuz. Eskolako galdera eta arazoak elkarlanean eta aktiboki konponduko dira, aldi berean, ikasleei bakarka edo taldeka lantzeko jarduera eta atazak eskainiko zaizkielarik.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ebaluazioa jarraitua da eta konpetentzia desberdinen barneratze maila neurtzen du. Atal bitan banatzen da:
1) Idatzizko proba eta ahozko proba dituen azterketa: %80. Azterketa hau ohiko azterketetarako aurreikusitako datetan burutuko da.
2) Praktikak (ariketak, atazak edo jarduera desberdinak): %20. Atal honetan irakasleak eskatu eta ebaluatutako lan guztiak sartuko dira.
Ikasgaia gainditzeko gutxienez 10etik 5 puntu eskuratu behar dira, bai ahozko atalean zein idatzizkoan, hala nola lauhilekoan zehar ikaslegoak entregatuko dituen lanetan.
EBALUAZIO EZ-JARRAITUA: Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek, azken azterketa bakarra izango dute, beraien gaitasunen %100 ebaluatuko duena, idatzizko (%50) zein ahozko (%50) ariketen bidez. Hori egiteko, ikasleak irakasleari eskolak hasi eta gehienez 9 asteko epe barruan bere uko-egitea aurkeztu beharko dio.
Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 5 puntu eskuratu behar dira, bai azterketaren ahozko proban, zen idatzizkoan
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- eGela plataforma birtuala
- e-maila
- Sakeleko hiztegi elebiduna (Larousse, Collins pocket…)
- BESCHERELLE. La conjugaison. Paris: Hatier.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- AUGÉ, H. et al. C’est-à-dire ! Méthode de Français : Livre de l’élève, Madrid, Santillana, 2014.
-ABRY, D. ; CHALARON, M.-L. (1997) : La grammaire des premiers temps. P.U.G.
-GRÉGOIRE, M. : Grammaire progressive du Français, avec 400 exercices. Niveau débutant. Clé International.
-LIRIA, Ph. (2009) : Les cahiers de grammaire. Niveau découverte, A1. Maison des langues
-PARIZET, Marie-Louise et alii (2005) : Activités pour le Cadre Européen Commun de Référence. Clé International.
Gehiago sakontzeko bibliografia
-GARCIA-PELAYO, TESTAS, J. (1999): Gran diccionario español-francés, francés-español, Larousse.
-Grammaire du français en 44 leçons. Niveau A2. "Maison des langues".
-LARGER, N. ;MIMRAN, R. : (2004) : Vocabulaire expliqué du français. Niveau intermédiaire. Clé International.
-LEROY-MIQUEL, C.-GOLIOT, A. (2001): Vocabulaire progressif du Français avec 250 exercices. Niveau intermédiaire. CLE International.
-MONNERIE, A., (1987) : Le français au présent. Paris. Didier.
-ROBERT, P.: Petit Robert, dictionnaire de la langue française. Le Robert, Paris.
Aldizkariak
Le Monde
20 minutes
Le nouvel Obs.
Courrier international
TaldeakToggle Navigation
82A (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
82B (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
82C (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|