![Irudia](/documents/33048646/0/FotoSanti.jpg/1dc372d4-a948-48ed-9cee-0f710baeb491?t=1638827677437)
EOLO disziplina-anitzeko ikerketa-taldea da, eta UPV/EHU-ko Fisika, Energia-Ingeniaritza eta Matematika Sailen barruan dago. Talde honen ikerketa-eremuak meteorologia, klima eta ingurumena dira. Une honetan ikerketa-lerro nagusiak klima-aldaketak baliabide hidrikoen eskuragarritasunean eta haize eta olatuen energia berriztagarrietako baliabideetan duen eragina da.