Colaboradores

Kolaboratzaileak

EUROPAGUNE taldeak, halaber, estatu-mailako zein nazioarteko beste zenbait ikerketa talderekin egiten du lan: seminarioen antolakuntza partekatuetatik hasita, ikerketa-proiektuetan batera aurkezteraino. Era honetan, 2007an sortu zenetik, zenbait izan dira EUROPAGUNErekin bidea partekatu duten ikertaldeak; hala nola, hurrengoak dira egun harreman estuena mantentzen dutenak:

Max Planck Institute for Comparative Public Law and International Law

Max Planck Institutua ikerketa zientifikoko institutuen sare bat da Alemanian, Heidelberg hirian finkatua. Honen barnean, Zuzenbide Publiko Konparatuaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen Institutua nazioarteko zuzenbide publikoaren, Europar Batasuneko zuzenbidearen eta konstituzio- eta administrazio-zuzenbide konparatuen ikerketaz arduratzen da. 

Beste kooperazioen artean, talde honetako zuzendari den Von Bogdany ikerlariak 2021an "El futuro de la Unión Europea. retos y desafíos. (IVAP-Max Planck Institut – Heidelberg,  2021;  978-84-7777-606-2)" liburua argitaratu zuen EUROPAGUNEko kideekin taldelanean. 

Centre de Documentation et de Recherches européennes (CDRE) de l'UPPA

Centre de Documentation et de Recherches européennes (CDRE) Europako eta mugez bestaldeko estudioetan espezializatutako inbestigazio-laborategi bat da. Baionan kokatutako "Collège universitaire d’Études européennes et internationales" erakundeari dago atxikia, eta "Université de Pau et des pays de l'Adour" (UPPA) Unibertsitatearen aintzatespenpean jarduten du. Zalantza gabe, talde honek nazioarteko erakundeen aitorpenak (besteak beste, Europako Komisioa) zein akademian daukan izen onak inbestigazio-eredu bihurtzen dute Europako ikerketen alorrean.

EUROPAGUNEk talde honekin daukan harremana bereziki estua izan da 2007tik hona: zenbait argitalpenetan soinez soin jarduteaz gain, urtero UIK-ko ikastaroetara gonbidatua izanen dira talde honetako kideak beren ezagutza zabal dezaten; eta beste hainbeste gertatzen da Baionan antolatutako ikastaroekin. Gainera, 2009tik 2011ra “Europa y sus fronteras – Visiones cruzadas” nazioarteko proiektuan ere hartu zuten parte biek.

Sant'Anna Legal Studies (STALS)

STALS Scuola Superiore Sant'Anna inbestigaziora zuzendutako unibertsitateak finantzatutako proiektua da, azken honen internazionalizazio-politika sustatzeko asmoz. Era honetan, besteak beste, Europako politika; esperientzia konstituzional berriak; elkarrizketa judizialak eta mugaz besteko zuzenbidea; edota pluralismo legal globala ditu aztergai.

Gure taldearekin daukan harremanari dagokionez, esan daiteke zenbait argitalpen atera direla lankidetzan, batik bat Europar Batasunaren analisiaren ingurukoak. Aitzitik, bi taldeen harremanaren erakusle aipagarriena azken bi urteetako UIKen antolakuntzan (Ius Constitutionale Commune e interpretación conforme; Gobernanza multinivel territorial en la ejecución de los fondos Next Generation EU) parte hartu duela Giuseppe Martinico STALSeko zuzendariak, EUROPAGUNEko inbestigatzaile nagusiarekin batera.

Grup de Recerca en Dret Constitucional, Europeu i de la Integració Supranacional (UPF)

Ikertalde honek Universitat Pompeu Fabra (UPF) barnean jarduten du eta bere ikergai nagusia konstituzionalismoa da, Europako integrazioa eta Europar Batasuneko instituzioekin gertatzen den erlazioan jarriz arreta, batik bat. Talde hau aktibo handi bat da berez ere nazioartean duen izen onagatik nabarmentzen duen unibertsitate baten barnean, eta hau taldeko ikertzaileen mailak lortzen du gehien bat.

EUROPAGUNEk talde honekin duen harremana etengabea eta oso aberasgarria da. Unean uneko argitalpenetan elkarlanean jarduteaz gain, 2012tik ondoz ondoko proiektuak jazo dira, oinarrizko eskubideak ikertzeko helburuarekin, bereziki EB-ko marko barnean. Gaur egun, bi taldeek lankidetzan dihardute, beste unibertsitate batzuekin batera, "La aplicación eficaz de la Carta de Derechos Fundamentales de la Unión Europea: el respeto de los principios y valores europeos (2021-2023)" proiektuan.

Derecho Europeo e Integración Regional (IDEIR) - UCM

IDEIR taldea, Universidad Complutense de Madrid (UCM)-i atxikia, Europako garapenaren azterketaren eta Europako zuzenbidearen azterketa finkotzeagatik nabarmentzen da. Aipatutako azterketa hau, Zuzenbide Administratibo, Konstituzional eta Nazioarteko Publikotik gauzatzen da, akademian ezagunak diren zenbait taldekideren bitartez. Nabariagoa den ikuspuntu europear honekin batera, bere sorrerak Iberoamerikako konstituzio integrazioarekin ere badu zerikusia.

EUROPAGUNE eta IDEIR-en arteko harremana konstantea izan da biak Lisboako Tratatuaren arestian sortuak izan zirenetik. Ordundik, Europako integrazioarekin lotura zuten zenbait proiektutan hartu dute parte batera, nabarmentzekoa izanik Espainiako sistemaren integrazio regionala EB-ko markoan.