Info Cursos deportivos_alava

Kirol jarduera fisikoaren programa

UDAL ESKAINTZA

Gasteizko Udalak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenak jasotzen duenez, unibertsitate kreditu gisa homologatuko dira, arautegiaren arabera, udalaren ikastaroak eta kirol jarduerak. Jarduera honek ez du aurreko denboraldietan eragingo. 
Hemen aurkitu ahal duzue eskaintza:

2024-2025ko udal kirol jardueren programa

Jarduera amaituta eta, hilaren 30a baino lehen, ikasleak Arabako Campuseko Errektoreordetzara joango dira egindako jardueraren matrikularen inprimakiarekin. Kreditu kopurua izandako asistentziaren araberakoa izango da.

UPV/EHUko Arabako campusetik oso gertu dago HEGOALDEko gizarte-etxea, gazteei zuzendutako ikastaroak eta jarduerak aurkitzeko. Informa zaitezke Gasteizko Udalaren webgunean www.vitoria-gasteiz.org.

EHUkirola Araba 2024-25ko 1. lauhileko KIROL JARDUERA FISIKOAREN PROGRAMA

EHUko Arabako Campuseko EHUkirola Arabak 2024-25ko bigarren lauhilekoan, honako kirol jarduera fisikoen programa hau eskaintzen du:

 

IZENEMATEAK 2024ko Abuztuaren 26tik (8:30tatik aurrera) Irailaren 23ra: UPV/EHUko Ikasleak, IIP, TEKAZEL
IZENEMATEAK 2024ko Irailaren 12tik 23ra: UPV/EHUtik kanpoko pertsonak

Plaza libreak: Irailaren 23tik aurrera, izenemateak bete arte

 

JARDUEREN PROGRAMA

JARDUEREN IRAUPENA: 2024ko Iraialren 30tik Abenduaren 19ra
JARDUERA

INSTALAKUNTZA Ubikazioa

EGUNAK

ORDUTEGIA    

UPV/EHUko ikasleak

UPV/EHUko pertsonak

 UPV/EHUko kanpoko pertsonak

PLAZAK

min-max

Pilates Hastapena

Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia)

Al-Az

18:15-19:15

20€ 30€ 50€ 10-16

 Pilates

Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia)

As-Og

17:00-18:00

20€ 30€ 50€ 10-16
Luzaketak- jarrera gimnasia Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia)

Al-Az

17:00-18:00

20€ 30€ 50€ 10-16
Yoga Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia)

As-Og

18:15-19:15

20€ 30€ 50€ 10-16
GAH (Gluteoak, Abdominalak, Hankak) HEGOALDE GE

Al-Az

17:00-18:00

20€ 30€ 50€ 12-18
Entreno Funtzionala HEGOALDE GE

As-Og

18:30-19:30

20€ 30€ 50€ 12-18
Zumba HEGOALDE GE

As-Og

19:30-20:30

20€ 30€ 50€ 12-18
Ibilketa Nordikoa Asteartea

Elkargunea: Unibertsitate Pabiloiko sarrera

Asteartea

17:00-18:30

20€ 30€ 50€ 6-12
Ibilketa Nordikoa Asteazkena Elkargunea: Unibertsitate Pabiloiko sarrera

Asteazkena

17:00-18:30

20€ 30€ 50€ 6-12
Ibilketa Nordikoa Osteguna Elkargunea: Unibertsitate Pabiloiko sarrera

Osteguna

17:00-18:30

20€ 30€ 50€ 6-12
Boleibol eskola Kiroldegia  Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (KIROLA) 17:30-19:00 20€ 30€ 50€ 12-24
Euskal Pilota Jokamoldeak eskola Neskak Maitena Trinketea Beti Jai 17:00-18:00 20€ 30€ 50€ 5-8
Errugbi eskola Lakua 19:30-21:30 20€ 30€ 50€ 12-40
Tenis Entrenamendua Mendizorrotza  4. pista estalia 15:30-17:30       4-8

* Arabako campuseko Tenis Entrenamendu jardueran parte hartu nahi dutenek e-mail bat bidali dezakete helbide honetara: ar-kirolak@ehu.eus

IZENA EMATEKO EPEAK

2024-25ko 1. lauhilekoa

  • UPV/EHUko Ikasleak, IIP, TEKAZEL: 2024ko Abuztuaren 26tik Irailaren 23ra
  • UPV/EHUtik kanpoko pertsonak: Irailaren 12tik 23ra
  • Plaza libreak: Irailaren 23tik aurrera, izenemateak bete arte

 

NOLA IZENA EMATEA

ON-LINE. Izen-emate ordenaren araberako esleipena.

  • Aurrez aurrekoa kontsulteei erantzungo zaie, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eraikinean (Gasteizko Izarduy komandantea k. 2, 01006).

ON-LINE: FireFox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea komeni da.

SARBIDEA HEMEN eso sartu EHUkirola UPV/EHUko Kirola-ren aplikazioan, esteka honetan klik eginda: https://jarduera2.ehu.eus/kirolak// zonaabo.php. Identifikatzeko, UPV/EHUko LDAP izena eta pasahitza erabiliko dira.

Kirol Jarduerak Menua: BIZITZA AKTIBOA = BIZITZA OSASUNGARRIA/Kirol Jarduerak
Kirol Eskolak Menua: BIZITZA AKTIBOA = BIZITZA OSASUNGARRIA/Kirol Eskolak

Erabiltzaileak LDAPen erabiltzaile-izena eta pasahitza ezagutzen ez baditu, GAUR-en sartuta aurki ditzake (http://gestion.ehu.es/gaur). GAUR-en sartzeko zure erabiltzailea eta pasahitza ere ezagutzen ez badituzu, dagokion unibertsitateko idazkaritzan eman ahal izango dizute.

UPV/EHU kanpoko pertsonak aplikazioan erregistratu behar dira.

ORDAINKETA: izena ematerakoan.

UPV/EHUk jardueraren bat eteteko eskubidea gordetzen du, gutxieneko izen-emate faltagatik.

 

DIRU ITZULKETAK

UPV/EHUri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik jarduera egiten ez bada bakarrik itzuliko dira ordaindutako zenbatekoak.

Jarduera hasi ondoren, ez da itzuliko aurrez ordaindutako zenbatekoa.

Kirol jarduera fisikoen programa UPV/EHUren eskola aldian garatuko da.

 

UPV/EHUKO IKASLEARENTZAKO HAUTAZKO KREDITUAK

Graduko planetarako, 3 kreditu baliozkotzen dira gehienez ikasturte bakoitzeko.
Kreditu kopurua asistentziaren araberakoa izango da. Hau da, kreditu 1 = 25 ordu; 0,5 kreditu = 13 ordu.

Posible da jarduera batean baino gehiagotan parte hartzea.

 

DATU PERTSONALEN BABESA
Abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak 5. artikuluan jasotakoarekin bat etorrita, jakinarazten dizugu zure datuak UPV/EHU titularra den "EHUkirola Araba-Izen Emateak" izeneko fitxategian gordeko direla. Izan ere, horren helburua da "ikastaro eta jardueretarako izen ematea erraztea, estatistika helburuak…". Jakinarazten dizugu zure datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal dituzula idazki bat Arabako Campuseko Errektoreordetzara (Gasteizko Izardui Komandantea K., 2-01006) bidalita, zure nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsita.

 

UPV/EHUKO OHARRAK

  • Izena eman duten pertsonei jarduera bakoitza burutu ahal izateko beharrezkoa den kirol materiala eskuratuko zaie.

  • Ez du eskatuko partaidetza-oinarri hauetan ezartzen direnen ordainketa osagarririk.

  • Instalazioak ezingo dira erabili oinarri hauetan ezarritakoak ez diren aldietan, berariazko baimena eman ezean. Baimen hori, hala badagokio, publiko egingo da.