UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du

UPV/EHUk 2024ko Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du

Gipuzkoako Campusa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau, eta aurrez aurreko jarduerak jarriko ditu abian hiru campusetan, baita online jarduerak ere.

Izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 26tik aurrera honako jarduera honetan parte hartzeko:

IBILBIDEA BIZIKLETAZ (unibertsitateko kideei zuzenduta: IRI, TEKAZEL eta ikasleak)

  • Eguna: irailak 17
  • Lekua: irteera I.M. Barriola zentrotik
  • Ordua: 11:00-12:30
  • Elkartzeko ordua: 10:45

Bizikletaz gidatutako ibilbidea hirian zehar. Ezagutu gure bidegorriak. UPV/EHUk bi gida eta bizikletak jartzen ditu (14 bizikleta, bi elektrikoak). Zure bizikletarekin ere parte har dezakezu.

Ibilbidea egiteko, gomendagarria da aldez aurretik izena ematea Kirol Zerbitzuaren aplikazioaren bidez. Hala ere, azken orduan animatzen bazara, Ignacio Maria Barriola zentrora hurbildu eta jarduerarekin bat egin dezakezu.

Jarduerarako arropa eta oinetako egokiak eramatea gomenzatzen dizuegu. Parte hartzera animatzeagatik UPV/EHUko kamiseta bat oparituko dizuegu.

Izen-ematea abuztuaren 26tik, irailaren 17ra. Plazak mugatuak dira.