ORIENTACION

Orientazio Lasterketak

  • Prezioa: Doan
  • Orduak: 10 ordu (teoria 6 ordu – Irteera 4ordu)
  • Datak:
    • Teoria: Martxoak 5 eta 7
    • Praktika: Martxoak 10
  • Kredituak: 1 kreditu

Deskribapena

Mapa baten eta iparrorratz baten laguntzaz baliza batzuk aurkitzeko eta une oro non gauden zehatz-mehatz jakiteko aire zabaleko jarduera da. Distantziak eta lurraldearen xehetasunak ezagutzen ikastea da xedea. Hautatu ibilbide bat eta animatu parte hartzera, Bilbotik hurbil dagoen leku eder batean orientazioaz gozatzeko.

Ibilbideak: 3 ibilbide egongo dira: hasierakoa, erdi mailakoa eta aurreratua.

A) Teoria:

  • Tokia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
               Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83. 48015 Bilbo
               Gela: -1.7 (Eraikin nagusia, -1 solairua)
  • Datak: 2024ko martxoaren 5 eta 7
  • Ordutegia: 18:00- 21:00

B) Praktika: 

  • Eguna: 2024ko martxoaren 10a, igandea
  • Ordutegia: Irteera 10etatik 12etara, eta iristea 12etatik 14etara
  • Lekua: Zamudio (Bizkaia)