MARCHA NORDICA

Martxa Nordikoa

Jar ezazu sasoian aire zabalean zeure gorputz osoa, makilen laguntzarekin. Teknika atsegina, gozoa, eraginkorra eta efizientea erabiliz, zure indarra, iraupena eta koordinazioa hobetuko dituzu.

Kirol Zerbitzuko jardueraren batean izena ematen duzun lehen aldia bada, 1. alta eman behar duzu zure LDAPrekin eta gero jarduera bilatu.
Jarraibideak (pdf, 409 Kb)

Martxa Nordikoak gure egoera fisikoa hobetzeko eta giharrak suspertzeko modu erraz, natural eta oso eraginkorra eskaintzen digu, kirol hau egiten duen pertsonaren adina, generoa eta prestakuntza fisikoa edozein izanik ere. Proposatutako teknika modu egokian erabiltzen bada, lan fisikoa gorputzeko giharren gain gelditzen da, giltzadurak gehiegi zamatu gabe, eta onura handiak eskaintzen dizkigu horrek entrenamendu on bat egiteko orduan.

  • BILBO – BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA Eraikin II (Meatzaritza)- Rafael Moreno “Pitxitxi” Ibilbidea – Google Maps
    • ASTEARTEA, 18:00-19:30 - HASTAPENA (makilak prestatuko dira)
    • ASTEARTEA, 16:30-18:00 – HOBEKUNTZA (beharrezkoa makilak eramatea)
  • Datak: 
    • 1. Lauhilekoa: Urriaren 3tik abenduaren 19ra (12 saio)
    • 2. Lauhilekoa: Urtarrilaren 9tik maiatzaren 31era (16 saio)
  • Prezioa: DOAN
  • Kredituak: 2 Kreditu

MATERIALA

Hobekuntza ikastoan beharrezkoa da makilak eramatea. Hastapen ikastaroan jarduera egiteko utziko dira.

JARDUERARIK GABEKO EGUNAK

Ez da jarduerarik izango eskolarik gabeko egunetan.

  • Jaiegunetan: Urriak 12, Azaroak 1, Abenduak 6, 7 eta 8
  • Abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra arte (Gabonetako oporrak)
  • Martxoaren 25etik apirilaren 7ra (Aste Santuko oporrak)
  • Maiatzaren 1a (Langilearen jaieguna)