XSLaren edukia
Fisika I. Mekanika
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
- Titulazioa
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 30 | 45 |
Gelako p. | 15 | 30 |
Laborategiko p. | 15 | 15 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
EZAGUTZAK EDO EDUKIAK:
RCO1: Graduatua gai izango da oinarrizko eta berariazko ikasgaien kontzeptuak eta teknikak identifikatzeko, ingeniaritzako metodo, teoria eta tresna moderno berriak ikasi ahal izateko, behar den besteko moldakortasuna emanez bere lanbidean jardutean egoera berrietara egokitzeko.
RCO6: Graduatuak ingeniaritzaren eremuan aplikagarriak diren fisikaren eta kimikaren oinarrizko legeak identifikatuko ditu.
GAITASUNAK:
RC4: Graduatua gai izango da metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzeko: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, eta hipotesiak eta irtenbideak planteatzea energia berriztagarrietako ingeniaritzaren berezko ereduak erabiliz.
TREBETASUNAK
HE1: Graduatua gai izango da arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz konpontzeko.
HE5: Graduatua gai izango da eraginkortasunez taldean modu eraikitzailean lan egiteko, erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.
HE6: Graduatua gai izango da ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko, etengabeko prestakuntza gauzatuz, baita ondorengo ikasketei ekiteko ere, autonomia maila handiarekin.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1.gaia- Magnitude fisikoak.
Oinarrizko magnitudeak eta unitateak. Magnitude eratorriak. Dimentsio azterketa. Neurri unitateen nazioarteko sistema. Neurrietan erroreak.
2. gaia- Zinematika.
Higidura zuzen, lerromakur eta zirkularra. Higidura erlatiboa
3.gaia- Partikularen dinamika orokorra.
Mekanika klasikoaren oinarri fisikoak. Higidura zuzen eta zirkularraren dinamika.
Momentu linealaren eta momentu angeluarraren teorema. Energiaren teorema. Posizioaren menpe dauden indarrak. Indar kontserbakorrak. Energia potentziala. Energia mekanikoaren kontserbazioa.
4.gaia- Zeruko dinamika
Indar zentralak. Planeten higidura. Mareen jatorria.
5.gaia- Partikula-sistemen dinamika.
Partikula-sistemen momentu lineala. Partikula sistema baten momentu lineala. Masa-zentroaren kontzeptua.
Partikula sistema baten momentu angeluarra. Partikula sistema baten energia. Partikula sistema baten barneko higidura eta masa zentroaren higidura. Talkak.
6.gaia- Solido zurrunaren dinamika.
Momentu angeluarra. Inertzia-momentuen kalkulua. Steiner-en teorema.
Solido zurrunaren energia zinetikoa. Energiaren teorema. Momentu angeluarraren kontserbazioa.
Ardatz finko baten inguruko biraketa-dinamikaren ekuazioa. Prezesio-higidura
Laborategian zazpi saio eginen dira:
1.Praktika: Erroreak.
2.Praktika: Higidura zuzena.
3.Praktika: Marruskadura-indarra. Newtonen 2. legea.
4.Praktika: Higidura zirkular uniformearen dinamika. Indarrak. Momentuak. Oreka.
5.Praktika: Lana eta energia. Bulkada.
6.Praktika: Momentu linealaren kontserbazioa. Talkak.
7.Praktika: Solido zurrunaren dinamika.
MetodologiaToggle Navigation
Fisika gaia bi ikasgaietan banatu da. Bietan teoria, buruketak eta laborategiko praktikak eginen dira.
Teoria eta buruketak gelan egiten dira. Teoria zati bakoitzari ariketa eta buruketa multzo bat dagokio, ikusitako kontzeptuak zuzenean erabiltzeko eta ondoren, beste multzo bat kontzeptu ezberdinak elkarrekin erlazionatzeko. Eskola-orduetan gaiaren oinarriak eta kontzeptu berriak jorratuko dira. Etxean gelan ikusitakoa aplikatuz ariketak eginen dira, ondoren gelan zuzenduko direnak.
Hamabostean behin laborategiko bi orduko saioa egiten da. Laborategiko 7 praktika eginen dira, beti eskola-orduetan eta etxean lantzen ari denarekin loturik egonen direnak eta kronologikoki bat eginen dutenak. Laborategian, beti, talde txikitan lan eginen da. Saiakuntzetan jasotako datuei tratamendu egokia emanen zaie programa informatikoen bidez (Capstone erabiliko dugu datuen tratamendua egiteko eta askotan Pasco etxeko sentsoreak datuak biltzeko edo neurtzeko) eta, ondoren, interpretatuko dira emandako teoriaren argitan. Laborategian egindako praktikaren txostena talde-lanean egin behar da laborategi eta gelatik kanpo eta hurrengo praktika egin aurretik eman behar zaio irakasleari. Txostenak era egokian egitea garrantzitsua da.
e-gela erabiliko da irakaskuntza-materiala eskuratzeko, galdera-sortak egiteko (irakaskuntza aktiboetan) eta, azkenik, ikasturtean zehar ikasleak erdietsitako nota guztiak bertan azalduko dira.
Plataforma hau erabiliko da, baita, ikasleek beraien lanak igotzeko eta , ondoren, irakasleek lan horiek zuzenketekin itzultzeko.
Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko lanak edo/eta ariketak egingo dira ikasleek jasangarritasun irizpideak aplikatu dezaten.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
-Azterketa idatziak
-Laborategiko praktikak egin.
-Talde lanak
Derrigorrezkoa da laborategiko saio guztietara agertzea. Horretaz gain, laborategiko praktikak gainditzeko saio bakoitzari dagokion txostena egin behar da, bakoitza dagokion epean emanez irakasleari. Irakasleak praktiketako notak jartzeko kontuan hartuko ditu egindako txostenak eta praktika egitean jarritako ekimena eta gogoa.
Teoria eta buruketen azterketa bat eginen da lehen lauhilekoa amaitzean eta, hortaz gain, irakasleak kontuan hartuko du gelan egin beharreko lanetan (buruketa, ariketa edo kasua) parte-hartzea eta ekimena.
Bai teoria eta buruketen azterketan, bai praktiketan nahitaezkoa da gutxienez 4 puntu ateratzea 10etik hurrengo sistema erabili eta aprobatu ahal izateko; azken nota honela kalkulatuko da:
0.25 x praktiketako nota+ 0.75 x teoria-buruketetako nota
Horrela kalkulatutako notak gutxienez 5 balio behar du.
AZKEN EBALUAZIO-SISTEMA
Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko Ikasleen ebaluaziorako arautegiko 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu horretan, ikaslea azkeneko azterketa bakarrarekin ebaluatua izango da, alderdi praktikoa (laborategiko proba) ere izango duena. Alderdi praktikoak %25 balioko du eta teoria-buruketak %75. Derrigorrezkoa da alderdi bakoitzean 10etik 5, gutxienez, lortzea.
Edozein dela ere ebaluazio-sistema (jarraitua edo azken ebaluazio-sistema)osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
UKO EGITEA
Araudi horretako 12. artikuluaren arabera, horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako, eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan hala agertuko dena.
Ikaslea ez bada idatzizko probara aurkezten, edozein deialditan, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta «Aurkezteke» jarriko zaio.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikaslearen lan-koadernoa
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Fishbanne-Gasiorowicz-Thornton, Fisika zientzialari eta ingeniarientzat. EHU (2008)
Tipler P.A. y Mosca G., Física para la ciencia y la tecnología. Editorial Reverté, S.A.
Barcelona, (2005).
Física, Vol. 1 y 2. Serway. Raymond A. Editorial Thomson (2003).
Gehiago sakontzeko bibliografia
Etxebarria, Fisika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea (2003)
Alonso, Finn. Física. Addison-Wesley Interamericana (1995)
Franco, A. Interneteko Fisika-ikastaro elkarreragilea. http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/
Franco, A. Interneteko Fisika-ikastaro elkarreragilea. hhttp://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica3/
Aldizkariak
Physics Teacher Online, http://scitation.aip.org/tpt/
Physics Education, http://www.iop.org/EJ/journal/PhysEd
Elhuyar, http://www.elhuyar.org
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:30-12:30 | 11:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:30-13:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 13:30-14:30 | ||||
1-15 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 12:30-13:30 | ||||
3-15 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:00-11:00 | 10:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 1.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eAULA 1.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 1.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 1.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 13:30-14:30 | ||||
1-15 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 09:00-10:00 | ||||
3-15 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 10:00-11:00 | ||||
1-15 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA