XSLaren edukia

Egonkortasuna eta Isostatikotasuna

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6040
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren konpetentzia orokorrak hauek dira:

1.- Mekanika orokorraren, estatikaren, masen geometriaren eta bektore eta tentsore eremuen ezagutza.

2.- Eraikuntzan zein obra zibilean erabiltzen diren euskarri garrantzitsuenen (euskarri sinplea, artikulazioa eta euskarri landatua) ezagutza.

3.- Egitura isostatikoen egonkortasun problemak ebazten jakitea, metodo analitikok zein grafikoak erabiliz.

4.- Emaitzen analisi egokia egiten jakitea.

5.- Egitura sinpleen kargapeko funtzionamendua ulertzea.

Halaber, honako zeharkako konpetentziak landuko dira:

6.- Problemen ebazpena. Problemak ebazteko prozedura egokiak eskuratzea. Zientzi metodologia aplikatzen jakitea: Egoeraren analisi kualitatiboak egin, hipotesiak landu, ebazpen estrategiak aukeratu, problemak ebatzi eta emaitzak lortu. Kreatibitatez lan egin. Emaitzen irakurketa eta analisia egin eta gero erabakiak hartzen jakin.

7.- Taldean lan egiten ikastea. Lana aztertu eta banatzen ikastea. Norberari dagokiona besteekin konpartitzea eta eztabaidatzen jakitea. Eztabaidetan talde erabakiak hartzen ikastea.

8.- Egindako lana komunikatzen ikastea. Banaka zein taldetan egindakoa azaltzen jakitea. Horretarako ideiak era argi batean antolatu eta informazioa taulak, grafikoak eta irudiak erabiliz, azaltzen jakitea.

9.- Gizartean arkitekturak dituen aplikazioen eraginen ardura izatea, alegia, begirunez eta arduraz erabakiak hartzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.- Sarrera. Analisi bektoriala: ardatz zentrala, puntu zentrala, karga-banaketak. Aplikazioak: euste-hormak, egiturak.

2.- Egonkortasuna planoan eta espazioan. Solidoari planoan zein espazioan eusteko eran. Askatasun-graduak

3.- Oinarrizko estatika grafikoa

4.- Egitura triangeluar isostatikoak

5.- Esfortzu ebakitzaileak eta flexio-momentuak habeetan eta portikoetan



Eduki praktikoak:

Irakasgai honetan eduki praktikoak eta teorikoak nahasten dira erabat. Hala ere Gela praktiketan honako egitura errealak landuko dira, hala nola, euste-hormak, pasarelak, estalkiak, zertxak, arkuak, garabiak, portikoak, industria-pabiloiak,...

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistrala:

Klase magistraletan printzipio teorikoen argibideak emango dira, eta ondoren, aplikazio praktikoak egin eta ariketak ebatzi. Ariketen ebazpenean irakaslegoak eta ikaslegoak parte hartuko du. Irakaslegoak behar diren argibideak emango ditu.



Dokumentu-zorroa (portfolioa):

Klase magistraleko aste bakoitzean, gelan zein gelaz kanpo ebaztuko den ariketa bat entregatu beharko du ikasleak. Guztira gehienez 10 lauhileko bakoitzean. Ariketa horiek dokumentu-zorroa osatuko dute, zeina zuzenduta eta ebaluatuta ikasleari itzuliko zaion feedbacka izan dezan.



Gela-praktikak:

Lauhileko bakoitzean bost egingo dira gehienez, talde txikiagotan. Gela-praktiketan ariketen ebazpenean sakonduko da, taldeka eta banaka.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgai honetan,bi ebaluazio-sistema dira posible:

1.- Ebaluazio jarraituaren sistema. Ebaluazio sistema hau lehenetsiko da. Ebaluazio-sistema honetan klasera etortzea eta parte-hartzea oinarrizkoa da



Ebaluazio jarraituan baloratua izateko ikasleak honako gutxiengo baldintzak bete beharko ditu:

- klaseko ariketen %80a dagokion egunean entregatu

- gelen ariketen (dokumentu-zorroaren) bataz-besteko nota gainditua izan

- praktiken ematea garaiz egin, eta praktikak gaindituak izan

- Azterketa partzial bakoitzean 4 bat atera



Halaber, lau azterketa partzial egingo dira irakasgaiaren zati nagusiak bukatzean egingo direnak. Lehenengo lauhilekoan 2 azterketa: 1 gaia bukatzean eta 2. gaia bukatzean hurrenez hurren

Bigarren lauhilekoan 2 azterketa: 3 eta 4 gaiak bukatzean eta 5. gaia bukatzean, hurrenez hurren





EBALUAZIO JARRAITUAREN BALDINTZAK:

1.- IRAKASGAIA GAINDITZEKO BALDINTZAK: Irakasgaia gainditzeko ikasleak egunean aurkeztu beharko ditu praktikak eta dokumentu-zorroa; eta hauetan 5 baino gehiago atera. Halaber, kurtsoan zehar egindako azterketa partzialetan 4 baino gehiago atera behar da praktika zein dokumentu zorroarekin bataz bestekoa egin ahal izateko, honela egingo da nota finalaren kalkulua

Azterketa partzialen nota %40

Praktiken nota %40

Dokumentu-zorroaren nota %20



2.- EZ AURKEZTUA EDO UKO EGITEA: Ikasle batek ebaluazioa jarraituari uko egiten diola ulertuko da, eskatutako lan guztiak ez baditu garaiz entregatu. Kasu horretan aktan Ez Aurkeztua agertuko da, azterketa finalera aurkeztu ezean.



3.- ESKAERAK ETA KOMUNIKAZIOA: Salbuespen egoerak idatziz eskatu beharko dira. Horretarako posta elektronikoa edo egela erabili ahal izango dira. Idatziz aurkezten ez diren eskaerarik ez da kontuan hartuko.







2.-Azterketa finalaren ebaluazio-sistema

Ebaluazio jarraituari uko egin dion ikasleak azken ebaluazioa egiteko aukera izango du ohiko deialdian.



Azken ebaluazioak bi atal izango ditu

Azterketa finala (teoriko eta praktikoa) %60

Praktiken ematea (banakakoak) %40. Kurtsoan zehar egindako praktika guztiak azterketa egunean entregatuak izango dira



Azken ebaluazio sistemarekin irakasgaia gainditu ahal izateko bi ataletan 5 puntu baina gehiago atera beharko dira, eta ondoren bi nota horien bataz-besteko ponderatua egingo da







Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Marrazketarako behar den oinarrizko materiala. Erregelak, eskuaira eta kartaboia, angelu graduatzailea, eskalimetroa eta margoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1.- Estabilidad e Isostaticidad en la Arquitectura. S. Sánchez Beitia. Ed. Díaz de Santos, Madrid 2021

Euskarako bertsioa eskuragai:

Egonkortasuna eta isostatikotasuna. Arkitekturako egituren analisirako oinarriak. S. Sanchez Beitia. E. Gomez Genua. ed. UPV/EHU. Testubiltegia



2.- Estática. Mecánica Bectorial para Ingenieros. Beer & Jhonston. Ed. Mc Graw Hill, 2013

3.- Estructuras de Edificación. José Zubiaur. Ed. UPV/EHU.

4.- Teoría elemental de estructuras. Y. Hsieh. Ed. Prentice-Hall Hispanoamericana.

5.- ABECE de las estructuras/6. VV.AA. Ed. Munilla_Leria

6.- Estructuras para arquitectos. Robert Heller, Mario Salvadori. Ed. Nobuco

Gehiago sakontzeko bibliografia

•Santiago Huerta. Arcos, bóvedas y cúpulas. Ed. Instituto Juan de Herrera. ETSAM.
•Jacques Heyman. Teoría básica de estructuras. Ed. Instituto Juan de Herrera. ETSAM
•Estructuras para arquitectos. Robert Heller, Mario Salvadori. Ed. Nobuco.

TaldeakToggle Navigation

16 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

46A (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

46B (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala