Diario de Navarra
Egunkaria
Enpresaren izena: La Información, S.A.
Komunikabidearen zabalkunde eremua: Nafarroa
Webgunea: www.diariodenavarra.es
Helbidea: Zaragozarako errepidea 2.5km. 31191 Cordovilla
Telefonoa: 948 236050
Harremanetarako pertsona: Angel Zoco Sarasa
Posta elektronikoa: angel.zoco@diariodenavarra
Sortze data: 1979ko urtarrila
Erabiltzaile mota: Enpresako lantalde osoa, normalki La Información Taldeko orotariko argitalpenetako erredakzioetako kideak. Marketing eta publizitatea bezalako esparruetakoak ere, askotan erabili ohi dute.
Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Sei.
1.- Prentsa artxiboaren datuak
Funtsak: Prentsa artxiboaren oinarria hauxe da: 1903tik gaur arteko hemeroteka; 1979-1998 bitartean eratutako dosierren ondarea; beste medioetan plazaratutako albisteen hautaketa, 1979tik 1998ra bitartean paperean eta 1999tik aurrera era digitalean.
Ezaugarri teknikoak: 1979ko uztailera bitartean euskarri bezala papera erabili zuten. Hauek, alfanumerikoki sailkatutako dosierretan gorde ziren. 1979ko uztailetik aurrera, erabiltzen den euskarria digitala da. Ondarea garatzen eta lantzen joan den heinean, sistema digitalean ere aldaketa asko gertatu dira. Une hauetan albisteetarako txt, orrialdeetarako pdf eta irudietarako jpg formatuak erabili ohi dituzte, eta Oracle Intermedia eta SQL programak.
2.- Argazki artxiboaren datuak
Funtsak: Argazkien artxiboan mende hasieratik aurrerako irudiak agertzen dira, baina 1922. urtera arteko irudiak nahiko urriak direla esan behar da. 80. hamarkadara arte erabiltzen diren euskarriak, papera eta argazkien negatiboak dira. Hortik aurrera, pelikularen eta sistema digitalaren arteko elkar uztarketa bat hasten da. 2005etik aurrera digitalki bakarra ekoizten da. Azkenik, 1979tik aurrerako irudi denak, berdin du berez zer euskarritakoak diren, denak digitalizatuta daude.
Kopurua: Orain, milioi bat irudi digitalen bueltan dabiltza. Pelikulan edo positibatutako parean gordeta dagoen artxibo historikoa ez dago zenbatuta, baina oso garrantzitsua da.
Ezaugarri teknikoak: Irudiak prentsara zuzenduta daude. Hori dela eta, jpg formatuan ez dute mega bat baino gehiago betetzen. Batzuetan kalitateko argitalpen eta erakusketetarako, eskaneatu bereziak egin ohi dituzte. Baina normalki digitalizazioa 300 dpi-ko definizioan eta jatorrizko neurriak errespetatuz egin ohi dute. Irudia txikia bada, 1.200eko neurrira irits daitezke.
3.- Dokumentazio Zerbitzuko arduradunarekin hizketan
4.- Argazki galeria
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, biltegia
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, mikrofitxen irakurgailua eta artxibadore bat
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, eskanerra
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, eskanerra
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, kanpoko disko gogorra