IBMEC-2016-2017

Instituto Brasileiro de Mercado de Capitais (IBMEC)

INFORMAZIO OROKORRA

Web-orri ofiziala: http://www.ibmec.br/default.aspx
Nazioarteko Harremanak: https://www.ibmec.br/international-affairs
Kokapena: ikusi hemen
1. seihilekoa: abuztua-abendua
2. seihilekoa: otsaila-uztaila
Hizkuntza-eskakizunak: maila hauek egiaztatu behar dira: ingelesezko irakasgaietarako at least 80 TOEFL* eta portugesezko esleipenetarako portugesezko ezagutzak.
* Hala ere, 2022/03/28ko argibide batean honako hau berretsi dute: "We don 't require the submission of the TOEFL, but if the student has it, you can attach it to the documents".
  1. Eskaintza akademikoa
  2. Berariazko eskakizunak: onarpen-prozedura betetzea.
  3. Sartzen diren fakultateak: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

​​​​

ONARPENA

EPEAK 2024-2025:
- IKASLEAK
​​​      1) Pasaportea baita campusa aukeratzea ere
EHUko NH-bulegora bidaltzeko epea: 2024/3/15 (EHUko 1.lauhilekoa); 2024/9/9 (EHUko 2.lauhilekoa)
      2) Eskatutako dokumentazio guztia EHUko NH-bulegora bidaltzeko epea: 2024/4/8 (EHUko 1.lauhilekoa); 2024/10/4 (EHUko 2.lauhilekoa)

ONARPENA

  • 1. URRATSA:
    • IKASLEAK: Epemuga atalean adierazitako data baino lehen (goian) UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako Bulegoari (NH-bulegoa) eskaneatutako PASAPORTEA bidali behar diozu baita mugikortasuna egin nahi duzun campusaren izena ere (outgoing.internacional@ehu.eus). Gainera, zein "Campus"era joango zaren adierazi beharko diguzu.
  • 2. URRATSA:
    • NHB: UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak IBMECeko online sisteman erregistratuko du ikaslea, eta, ondoren, ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, "Ikasle" postontzian, eta jakinarazi dio IBMECen sisteman online eskaera egin dezakeela.
  • 3. URRATSA:
    • IKASLEAK: ONLINE ESKAERA EGIN ondoren Leioako UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako bulegora (outgoing.internacional@ehu.eus) posta elektronikoz eskatutako dokumentazio guztia PDF ARTXIBO BAKAR BATEAN bidali behar duzu;  dokumentuak ordena honetan eskaneatu behar dira:  
    • Eskaera 
    • Learning agreement-a (beraiena)
    • Argazki bat (3x4 edo 5x6)
    • Pasaportearen kopia
    • Espediente akademikoa (EHUko NH-bulegoak gehituko dio pdf fitxategiari)
    • Jatorrizko unibertsitatearen aurkezpen gutuna (GAURen eskuragarri, "ZIURTAGIRIAK" botoian)

INFORMAZIO INTERESGARRI GEHIAGO: