CURSOS-INTENSIVO-ESPAÑOL

Espainola-ikastaro trinkoa online abuztua-iraila

Ikastaro hauen helburua da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) zaudeten bitartean, espainola edo euskara hizkuntza ikasten edo hobetzen has zaitezkete, bai maila akademikoan, bai pertsonalean, gure unibertsitatean zaudeten denbora ahalik eta gehien aprobetxa dezazuen. Horretarako, 45 orduko ikastaro trinko hauek online eskaintzen dira, Euskadira etorri aurretik egin ditzazuen.

Informazio orokorra

Ikastaroen datak:

  • 2024ko abuztuaren 26tik irailaren 6ra > Matrikula irekita

Ordutegia: 

  • Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 19:00etara

Zenbatekoa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak: Doain.

UPV/EHU matrikulatutako bestelako ikasleak: 120 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).

Mailak: 

  • Hasierakoa: zerotik A1ra
  • Erdikoa: A2-B1
  • Aurreratua: B1-B2

Europar Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) araberako orientagarri mailak.

Ikastaroko matrikula espezifikoa betetzeaz gain (begiratu irizpideak beheko atalean), nahitaezkoa da ikasleek maila-testa egitea edo dauzkaten espainola maila adieraztea (begiratu maila-froga atala) horretarako era eta ezarritako epe barruan (begiratu egutegia). Ikastaro hauetan matrikulatutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute taldeen antolaketa eta osaketari buruzko informazio guztiarekin.

Matrikula bete duten ikasleek, maila-froga egin behar izango dute edo bere maila adierazi (zero mailako ikasleen kasuan) abuztuaren 21a baino lehen emailez jasoko duten inprimakia betez. Maila-froga online egingo da eta ikasle bakoitzak zein talderi parte hartu behar duen zehazteko balioko du (begiratu maila-froga atala).

Garrantzitsua: ikasleek ezin izango dira ikasgeletan sartu ikastaroko antolatzailetik konfirmazio e-mail bat jaso ez badute. Gelan baimenik gabe sartzen diren matrikulatutako ikasleek hutsegiteak pilatuko dituzte, eta horiek ebaluatzeko moduari eragin dizaiokete.

Ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta truke-programetako ikasleek, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutakoak eta Enlight ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute beti.

Ikastaro online honetan parte hartzen duten ikasleei gogorarazi nahi diegu guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei klaseetara sartzeko estekak ematea. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.

Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.

Espainola ikasteko online ikastaro trinkoaren egutegia

  • Eskaerak onartzeko itxiera (online imprimakia): abuztuaren 18a 23:59etan

  • Akademiaren inprimakia betetzeko eta maila froga online egiteko azken eguna: abuztuaren 21a 23:59etan

  • Ikastaroko matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (ikus beheko baldintzak): abuztuaren 23a

  • Ikasturtearen hasiera ofiziala: abuztuaren 26a

  • Maila aldaketak egiteko azken eguna: abuztuaren 27a

  • Klasean sartzeko azken eguna: abuztuaren 28a

Ezarritako moduan eta epearen barruan matrikula bete (ikusi irizpideak hurrengo atalean) eta maila-testa egin edo dauzkaten espainola maila jakinarazi duten ikasleek bakarrik (begiratu maila-froga atala) izango dute ikasturte honetan parte hartzeko baimena.

Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak:

Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, 2024-2025 urte akademikoan UPV/EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (egonaldi datak jaso behar ditu).

UPV/EHUn truke programetako barruan onartuta ez dauden Enlight Europako Unibertsitateko ikasleek, 2024-2025 ikasturteko jatorrizko unibertsitateko matrikula froga ingelesez bidali beharko dute.

Ikasle hauek doan parte hartu ahal izango dute ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero eta ordainketarik egin aurretik, idatzi mesedez mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.

 

Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak UPV/EHUn:

  • Eskaera online egiteko imprimakia
  • UPV/EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa 2024-2025 urte akademikoan onartu izanaren egiaztagiria (egonaldi datak jaso behar ditu).
  • Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 120 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).

Banku kontua: Kutxabank ES97 2095 0292 99 3239003884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).

Truke programetako eta Enlight Unibertsitateko ikasleek, orden honetan, lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.

Gogoan izan matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (online inprimakiaz gain) abuztuaren 23a izango dela.

Ikastaroetan behar bezala matrikulatu ez diren eta, beraz, irakasleen zerrenda ofizialetan agertzen ez diren ikasleak, ezin izango dira eskoletara sartu eta ez dute ikastaro honengatik inolako kreditu edo kalifikaziorik jasoko.

Maila-froga:

Espainieraren ikastaro trinkoaren maila-froga online egingo da.

Horretarako, ezarritako epean (abuztuaren 18a baino lehen) matrikulatutako ikasleek, mezu elektroniko bat jasoko dute bete beharko duten inprimaki batekin eta maila-froga egiteko jarraibideekin. Inprimakia eta maila-froga abuztuaren 21a baino lehen osatu behar da.

Maila-froga egiteko eta klaseak jarraitzeko, ikasleek Gmail-en helbide elektroniko bat izan beharko dute.

Espainolaren ezagutzarik ez duen ikasleak, hutsetik hasi nahi badu hasierako mailako talde batean, aurretik aipatutako posta elektronikoa jasotzean jakinarazi beharko du abuztuaren 21a baino lehen.

Ikasleei mesedez eskatzen diegu beren posta elektronikoari arreta jartzeko, spam posta-karpeta barne, gure mezuak karpeta horretara heldu ahal direlako.

Programak

Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.

Gogorarazten dizuegu guztiz debekatuta dagoela, Ikastaroen Bulegoaren aldez aurreko baimenik gabe, klaseetara sartzeko estekak beste ikasleei ematea edo lagatzea.

Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia

Laster eguneratuko da webgunea 2024-2025 ikasturterako programa espezifikoekin. Bitartean, ikastaro hauetan interesa duten ikasleek joan den ikasturteko programak berrikusi ditzakete orientabide gisa kontuan hartuz programa hauetako atal batzuk, ebaluazioarena adibidez, aldatuko direla.