ERASMUS+ KA171 eta KA131-nazioartekoa

ERASMUS+ Europatik kanpo (KA171)

Erasmus+ programako kide diren herrialdeen eta programari lotuta ez dauden herrialdeen arteko mugikortasuna

Erasmus+KA171ri esker ikasleek beren prestakuntza akademikoa eta langileek irakaskuntza-prestakuntza funtzioak bete ditzakete Eurpatik kanpoko goi-mailako hezkuntza-erakundeetan eta alderantziz.

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) Erasmus+ KA171 programa garatu eta kudeatzen duen Espainiako Agentzia Nazionala da, besteak beste. 2015az geroztik, EHUk atzerrira joateko edo atzerritik etortzeko mugikortasunak eskaintzen ditu, urtero KA171 proiektuetan SEPIEren finantzaketari esker, honako hauetarako:

  • Ikasleak: elkartrukeak laguntza ekonomikoarekin eta gradu/master/doktorego mailetan onarpen akademikoarekin. 2-5 hilabete bitartekoa da mugikortasunen iraupena.
  • Langileak: astebeteko iraupena duten irakaskuntza- edo/eta prestakuntza-egonaldiak, laguntza ekonomikoarekin.

Mugikortasun horietan parte hartzeko deialdiak aldizka argitaratzen dira, eta norgehiagoka-prozesuaren bidez ebazten dira dira.

Proiektu bakoitzean parte hartzen duten herrialdeen eta erakundeen zerrenda osoa, egonaldien iraupena eta laguntzen zenbatekoa uneko proiektu bakoitzaren deskribapen-ataletan jasoko dira, jasotako finantzaketaren eta SEPIEk ezarritako jarraibideen arabera alda daitezkeelarik.

 

Abian dauden proiektuak:

 

Ezagutu gure onuradunak Erasmus+: HEMEN! (eraikitzen)

 

Informazio gehigarria:

 

Kontaktua:

UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa

Emaila: pc.international@ehu.eus

Telefonoa: +34 943 015738

 

Oharra:

Erasmus+ ICM proiektuak Europar Batasuneko Erasmus+ programaren bidez finantzatzen dira. Web orri honen edukia UPV/EHUren erantzukizun esklusiboa da, eta Europako Batzordea eta Servicio Español para la Internacionalización de la Educación (SEPIE) ez dira hemen zabaldutako informazioa erabiltzearen erantzule.

Informazio gehiago SEPIE/Goi Mailako Hezkuntza/KA107ren webgunean.