Zinema: HILETA (2016) - Kepa Sojo
Noiz eta non
Noiztik: 2017/03/28 Noiz arte: 2017/03/10, 19:00 - 13:49
![Irudia](/documents/2013372/2998737/cartel+HILETA.jpg/1f318950-4e3b-4994-8851-ea2a9faf81d5?t=1489154127000)
Deskribapena
HILETA (2016)
Hileta (2016), Kepa Sojoren azken film laburra dugu eta berak euskeraz egindako lehena. Carl Theodor Dreyer danimarkar zuzendariaren film batean oinarrituta: Ordet (Hitza, 1955) eta arabar zuzendariak komedia ez den lehenengo filma.
Sinopsia:
1925ean, herri txiki batean, bat-batean hil den Ingeren, Mikel Martikorenaren emazte gaztearen, hilbeila egiten ari dira. Herriko indar biziak bertaratu dira, baina familiako patriarka Martinek kezka bakarra dauka: Joanes bere seme ertainaren desagerpena, teologia ikasi ostean mendian baitabil burua galduta, hildakoen berpiztea predikatzen.
Hileta Zaragozako zine jaialdiaren irabazlea izan da eta beste hiru sari irabazi ditu: SWIFF London, Ikuska Pasaia eta Korterraza Vitoria-Gasteiz.
Filmaren emanaldia eta mahai ingurua zuzendariarekin
LETREN FAKULTATEA. Gradu Aretoa .
Vitoria-Gasteiz.